BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAK – BAD-EK, DATORREN EDIZIORAKO IRUDIA AURKEZTU DU, ETA “La FuNdicIOn” ARETOAN EGINGO DIREN ESTREINALDIEN PROGRAMAZIOA AURRERATU DU, FLORA DETRAZ ETA SOROUR DARABI ARTISTAK, BESTEAK BESTE

Bilboko Udalak antolatu duen jaialdia urriaren 17tik 28ra izango da, eta Marian Gerrikabeitia artistaren irudi bat aukeratu du kartelerako.

BADek artista eta teknikari profesionalentzat eta erdi-profesionalentzat duen prestakuntza eskaintzaren barruan ‘heartbeat’ dantza tailer bat eta errealitate handituari eta irudien bitartez espazio eszenikoaren sorkuntzari buruzko ikastaro bat egongo dira.

 

Bilboko Udalak antolatzen duen eta urriaren 17tik 28ra hiriko sei agertokitan ospatuko den BADek – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, eszena garaikideko artista eta konpainia garrantzitsuenetako batzuen bost estreinaldi eskainiko ditu, Flora Detrazenak edo Sorour Darabirenak, adibidez, Bárbara Bañuelos edo Macarena Recuerda artisten eskutik jaialdiak berak bultzatutako ekoizpen lanez gain.

Programazioa Bárbara Bañuelos artistak –Cargo Collective– irekiko du urriaren 18an, BADen laguntzarekin ekoiztutako “Mi padre no era un famoso escritor ruso” dokumental eszenikoa eskainiz. Hurrengo egunean, ikus-entzuleek Unplush konpainia suitzarraren “Flipper” lanaren estatuko estreinaldiaz gozatu ahal izango dute, jatorria filmeko izurde ezagunean duen dantza, antzerki eta ikus-entzunezko pieza, Kathy izeneko izurde emea protagonista izanda.

Elkarrizketa batean, Rick O’Barryk, Kathyren entrenatzaileak, gatibutasuna zela eta sufritzen ari zen animaliak bere besoetan bere buruaz beste egin zuela adierazten du. Testigantza horretan oinarrituta, piezak ikerketa aurkezten du, Kathy, Rick O’Barry eta ikerlari baten paperak egiten dituzten hiru artista aurkeztuz. “Flipper” lanaren helburua, pertsonaiek Kathyren tragedian duten inplikazioa azaleratzea da.

Bilboko Institutu Frantsesaren lankidetzarekin, programazioak nazioartean ospe handia duten zenbait artista eta konpainia izango ditu, Estatuan “Tutuguri” izeneko soinu-dantza pieza estreinatuko duen Flora Detraz edo Parisen bizi den Sorour Darabi artista iraniarra, besteak beste. 2016an sortutako “Farci.e” ikuskizuna, lengoaia, genero identitatea eta sexualitatea, besteak beste lantzen dituen bakarkako dantza ikuskizuna da, eta bertan, generorik gabeko ama hizkuntza, farsia, duen, eta dena maskulinoa eta femeninoa den mundura eta hizkuntzara, frantsesera, egokitu behar den artista autodidakta baten talka erakusten du.

Kalitate eta plastikotasun handiko ikuskizuna da, baina, horrez gain, bat dator aniztasun afektibo-sexualeko balioak barne hartuko dituzten ikuskizunak hirian sustatzeko Bilboko Udalak duen konpromisoarekin.

“La FuNdicIOn”-eko programazioa, jaialdiaren laguntza duen Macarena Recuerda artista bisual eta eszenikoaren dantza-performance muntaketa batekin osatuko da. “¡AY! ¡YA!”, errealitatea, irudimenak iradokitako edo ikusmenaren engainuak sortutako hainbat modutan ulertzera garamatzan ilusioa da. Efektu horrek agerian uzten du gure begiak ez direla gertatzen den guztia grabatzen duten bideo kamerak, gure burmuinak gure sentimenek ematen diguten informazioa interpretatu eta egokitu egiten du.

PRESTAKUNTZA ESKAINTZA
Beste alde batetik, BADek, jaialdiaren hurrengo ediziorako prestakuntza eskaintza aurkeztu du, artista eta teknikari profesionalei eta erdi-profesionalei zuzenduta batez ere, eta ‘heartbeat’ dantza tailer bat eta errealitate handituari eta irudien bitartez espazio eszenikoaren sorkuntzari buruzko ikastaro bat jasotzen dituena.

Urriaren 19an, San Frantziskoko Udaltegian, Sandra Gómezek –Cricula 2018 Saria– bi ordu t’erdiko ‘Heartbeat’ tailerra eskainiko du; bigarren partean, adierazpenerako gaitasuna zabaltzera eta mugimenduaren gorputz, denbora eta espazio kontzientzia garatzera zuzendutako jarraibideak eta tresnak proposatuko dira. Bigarren parteak denbora jakin batean dantza egiteko ariketa proposatuko du, gorputzaren denbora, espazio eta energia mugak bilatuz. Tailerrak 5 euro balioko ditu, eta irailaren 19tik aurrera eman ahal izango da izena, BADen webgunearen bitartez. Dantza garaikidean oso prestakuntza zabala duen Sandra Gómez, gorputzean eta mugimenduan zentratutako proiektuetan ari da lanean 2012tik.

ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, lankidetzan antolatu den bigarren ikastaroa egun berean izango da, urriaren 19an, Burtsako udaltegian, eta errealitate handituan eta horrek arte eszenikoetan dituen aplikazioan adituak diren zenbait pertsonak hartuko dute parte. Oraingo honetan prestakuntza doakoa izango da, baina izena emateko datu pertsonalak (izena eta abizenak, helbide osoa, telefonoa eta e-maila) bidali beharko dira info@atae.org helbidera, eta 5 euroko fidantza ordaindu. Azkenean euren lekua betetzen duten partaideei zenbateko hori osorik itzuliko zaie. Irailaren 19tik aurrera eman ahal izango da izena.

BAD 2018 IRUDIA
Bilboko Udalak antolatutako jaialdiak Marian Gerrikabeitia ikus-entzunezko sortzailearen irudi bat aukeratu du bere kartelerako. Moldeak eta genero mugak apurtu gura dituen irudi irekia da, dantza eta antzerkia, bereizketa barik, irudikatzen dituzten gizona eta emakumea, mugarik ez duen Arte Eszenikoaren mundukoak.

Gerrikabeitiak errealizadore gisa egiten du lan komunikabideetan, eta Fundación Autor izenekoak Madrilen antolatu zuen Nuria Fonten Bideo-dantza tailerrerako aukeratu zuten. Bertan Denise Perdikidisekin egin zuen lan, Muestra Coreográfica 2006rako aukeratua izateaz gain, bertako bideo-dantza Buenos Aireseko Festival Internacional de Videodanza izenekorako aukeratua izan zen Robert Jacksonen Connection pieza laburraren sortzaileetako bat izan zen. Asier Etxeandia protagonista izan zen Unai Garateren “Aner” film laburraren antzezle zuzendaritzan hartu zuen parte eta zuzendari laguntzailea izan zen.

 

 

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo es un proyecto artístico que se materializa en una colección de libros que pone atención en la experiencia de habitar este mundo a través de la fotografía y la literatura. Cada libro está dedicado a una parte del cuerpo. Así, con cada número, se va completando el cuerpo entero, creando un cuerpo colectivo que traspasa el papel y se convierte en comunidad, acción, reflexión colectiva. Descomponer el cuerpo, hacer zoom en cada una de sus partes, nos permite fijarnos en detalles que habitualmente pasan desapercibidos, y repensar lo que creemos saber sobre él.

Esto es un cuerpo abre un canal de difusión, pensamiento y creación desde la materialidad del cuerpo para reflexionar y actuar colectivamente; pone el cuerpo en el centro de la conversación en plena era tecnológica donde nuestros cuerpos han sido reducidos a una pantalla, o en un mundo en el que solo son útiles si producen.

Partimos de la unión de fotografía y texto, con el ánimo de explorar nuevas formas de expresión en un terreno que es inalcanzable e infinito, el del arte; invocando a artistas y público a fomentar y acoger una cultura visual que se perpetúe, sobre todo, como un espacio plural y abierto desde donde se estimule la imaginación y la reflexión crítica.

Esta iniciativa expositiva entiende la imagen como creadora de pensamiento e impulsora de reflexión crítica pero nunca de manera aislada. Lo demuestran los ocho códigos Qrs colocados en el suelo a un lado y otro del puente, que expanden la información de cada fotografía a través de historias narradas y creaciones literarias. Es, también, un hacer colectivo que revela la fragilidad de nuestros cuerpos individuales, y que celebra la fuerza que se halla en su colectividad y comunidad. Sin duda, juntas somos mejores, y dejándonos afectar por el resto de las personas y por las cosas que nos pasan nos transformamos. Queremos liberarnos del peso de unos cuerpos demasiado castigados. Porque exponernos es también reivindicarnos.

Comisariado por la artista Ainhoa Resano.

“Esto es un cuerpo” es una idea original de Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier y Laura C. Vela publicada por la editorial Comisura.

Las fotografías de esta exposición son obra de Laura C. Vela y Malu Reigal.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.

    OSTEGUNA, URRIAK 17

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 18

    Sin eventos

    LARUNBATA, URRIAK 19

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 20

    Sin eventos

    ASTELEHENA, URRIAK 21

    No items found

    ASTEARTEA, URRIAK 22

    No items found

    ASTEAZKENA, URRIAK 23

    Sin eventos

    OSTEGUNA, URRIAK 24

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 25

    No items found

    LARUNBATA, URRIAK 26

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 27

    Sin eventos

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao