• Udalak, BilbaoEszenaren – Baliabide Eszenikoen Zentroaren bidez, euskal artista eta konpainientzako proposamenak aurkezteko epea zabaldu du apirilaren 4ra arte.
  • BilbaoEszenak sei arte-proiektu aukeratuko ditu gehienez, proposamen eszenikoak sortu, ikertu eta zabaltzeko.
  • Bi laguntza-mota egongo dira: hasierako fasean dauden proiektuetarako 2.000 euroko laguntzak eta garatzeko fasean dauden proiektuetarako 4.000 euroko laguntzak.
  • “Artistak Egoitzan” Bilboko Udalaren programa bat da, hirian arte eszenikoen arloan ikerketa eta berrikuntza sustatzeko.

(Bilbon, 2022ko otsailaren 24an).- Bilboko Udalak, Bilboko Udalaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroaren bidez, “Artistak Egoitzan” programaren XIV. edizioan deialdi berri bat jarri du abian. Edizio honetan parte hartu nahi duten euskal konpainiek eta artistek apirilaren 4ra arte dute zabalik proposamenak aurkezteko epea.

BilbaoEszenak sei arte-proiektu aukeratuko ditu gehienezproposamen eszenikoak sortu, ikertu eta zabaltzekoDeialdi hau Euskadiko artista eta konpainientzat bakarrik da (Iparralde eta Hegoalde), eta bi laguntza mota bereizten ditu: batetik, hasierako fasean dauden 2.000 euroko proiektuetarako, eta, bestetik, garatzeko fasean dauden 4.000 euroko proiektuetarako.

Aurkeztu eta hautatutako proiektu artistikoaren arabera, gehienez ere 25 eguneko iraupena izango duten egoitzak hiriko eremu eszenikoetan garatuko dira, ahal bada uztailean, abuztuan, irailean eta urrian.

Gainera, hautatutako pertsona edo konpainiek beren sormen-prozesuak aurkezteko aukera izango dute publiko orokorraren edo sektoreko profesionalen aurrean, bai Bilbao Antzerki Dantza (BAD) Jaialdiaren hurrengo edizioaren esparruan, bai Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantza Sailaren beste programa batzuen barruan.

  • Parte hartu nahi duten pertsona edo konpainia guztiek BAD jaialdiaren web orrian aurkituko duten formularioa bete behar dute eta proiektuaren dossierra erantsi, pdf formatuan.

ARTISTAK EGOITZAN

 “Artistak Egoitzan” programaren helburu nagusia laguntza ematea da, baliabideak eskainiz (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak eta akonpainamendukoak, etab.), eremu eszenikoetan sormen- edo ikerketa-prozesu bat garatu nahi duten banakako arte-erakunde edo artista guztiei, bereziki eszena berriekin lotura handiena dutenei, interes espezifikoa eta jakintza-alor anitzekoa dutenei, ardatz nagusitzat antzerkia eta/edo dantza izanik, betiko diziplinekin lotutako proiektuak baztertu gabe, hala nola kaleko antzerkia edo zirkoa.

Programa honen bidez, Bilboko Udalak sorkuntza artistikoa sustatzeko ekimenak erraztu eta lagundu nahi ditu, baita eremu eszenikoa bektore nagusi duten ikerketa- eta garapen-prozesuak bultzatu ere, batez ere dramaturgia berriekin zerikusia dutenak. Halaber, hirugarren helburu bat jarri beharko litzateke, talentu sortzailea aurkitu eta hari eusteko, eta, hartara, ekoizpen-garapenerako prozesurako sarbidea errazteko.

AURREKO DEIALDIAK

2020an, 35 proiektu aurkeztu ziren deialdi honetara, horietatik 10 euskaraz, honako diziplina hauen barruan: dantza garaikidea, performancea, ikus-entzunezkoa, dramaturgia berriak eta diziplina anitzeko lanak. Bekadun proiektu guztiak emakume artistenak izan ziren: Oihana Vesga, dantza garaikideko “Leiho zikin, zeru urdin” piezarekin; Benetan Be, zuzeneko musika duen “Porno vs. Afrodita” antzerki-lanarekin; eta Fábrica de Brujas, lau emakume artistaren “Igogailua-El Ascensor” ekoizpen kolektiboarekin. 

Iazko deialdian ere emakumezkoak izan ziren proposamen bekadunak: Itziar Manero, “Memoria” pieza eszenikoarekin; Estudio Gheada, “El mejor de los mundos” proposamen eszeniko teknologikoarekin; eta Maria de Andrés, “Rosas to dance” dantza garaikideko ikerketa-proiektuarekin. 2021ean, “Artistak egoitzan” programak 46 proiektu jaso zituen, horietatik 12 euskaraz eta proposamen elebidun asko.

SARE SOZIALAK:

ï         BILBAO UDALA:          YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM       

ï         BILBAO KULTURA:     YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM

 www.bilbaokultura.eus24 otsaila, 2022

    OSTEGUNA, URRIAK 17

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 18

    Sin eventos

    LARUNBATA, URRIAK 19

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 20

    Sin eventos

    ASTELEHENA, URRIAK 21

    No items found

    ASTEARTEA, URRIAK 22

    No items found

    ASTEAZKENA, URRIAK 23

    Sin eventos

    OSTEGUNA, URRIAK 24

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 25

    No items found

    LARUNBATA, URRIAK 26

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 27

    Sin eventos

Copyright © 2023 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao