BILBOKO UDALAK, BILBAOESZENAREN BITARTEZ, SORKUNTZA ESZENIKOARI LAGUNTZEKO “ARTISTA EGOILIARRAK” PROGRAMAREN XIII. EDIZIORAKO DEIALDIA EGIN DU

BILBOKO UDALAK, BILBAOESZENAREN BITARTEZ, SORKUNTZA ESZENIKOARI LAGUNTZEKO “ARTISTA EGOILIARRAK” PROGRAMAREN XIII. EDIZIORAKO DEIALDIA EGIN DU

  • 2021eko deialdi honetan parte hartu nahi duten Euskadiko artistek eta konpainiek martxoaren 14ra arte dute epea beren proposamenak aurkezteko; BilbaoEszenak hiru proiektu hautatuko ditu, eta guztira 4.000 euroko dirulaguntza emango zaie, bai eta aholkularitza artistikoa eta teknikoa ere.
  • Egonaldietako bat euskaraz garatzeko proiekturik onenarentzat gordeko da, eta, gainerakoak, Euskadiko artisten eta konpainien bestelako hizkuntzetako proiektuetarako.
  • “Artista egoiliarrak” Bilboko Udalaren programa bat da, urian arte eszenikoen arloko ikerkuntza eta berrikuntza sustatzeko.

Bilboko Udalak, Bilbaoeszena Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren bidez, 2021eko deialdia egin du “Artista Egoiliarrak” programarako. Edizio honetan parte hartu nahi duten konpainiek eta artistek martxoaren 14ra arte dute epea proposamenak helarazteko.

BilbaoEszenak hiru proiektu artistiko hautatuko ditu, xede nagusia proposamen eszenikoen sorkuntza, ikerkuntza eta hedapena izan behar dutelarik. Euskadiko artista eta konpainien proiektuak baino ezingo dira aurkeztu. Egonaldietako bat euskaraz garatzeko proiekturik onenarentzat gordeko da, eta, beste biak, Euskadiko artisten eta konpainien bestelako hizkuntzetako proiektuetarako.

Proiektu bakoitzerako 4.000 euro emango dira. Gainera, hautatutako pertsonek aukera izango dute beren sorkuntza prozesuak aurkezteko publiko orokorraren edo sektoreko profesionalaren aurrean, BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Jaialdiaren hurrengo edizioan edo Udalaren beste edozein ekimen eszenikoren barruan.

Egonaldi hauen gehienezko epea 25 egun izango da, eta oso ordutegi betearekin egingo dira, aurkeztu eta hautatua izan den proiektu artistikoaren arabera. Egonaldiak BilbaoEszenaren lokaletan egingo dira, bai eta Uriko beste espazio eszeniko batzuetan ere, ahal dela uztailean, abuztuan, irailean eta urriaren erdialdera arte.

PROIEKTUAK AURKEZTEA

Programa honetara, Euskadiko kolektibo edo banakako artista orok aurkeztu ahal dituzte proiektuak, 18 urte baino gehiago badituzte eta interesa baldin badute BilbaoEszenarekin elkarlanean jarduteko, sorkuntza edo ikerkuntza garaikideko lan-prozesuetan.

Laguntzak eskuratu nahi dituzten egonaldi-proiektuak aurkezten dituztenek deialdiaren eskabide orria bete behar dute, behar bezala; hemen daukate orri hori: www.badbilbao.eus

ARTISTENTZAKO EGONALDIAK

“Artista egoiliarrak” programa duela hiru urte abiarazi zen ekimen bat da, xedetzat duena Urian arte eszenikoen arloko ikerkuntza eta berrikuntza sustatzea. Xede nagusia, beraz, laguntzea da, eremu eszenikoan sorkuntza edo ikerkuntza prozesuak garatu nahi dituzten entitate artistiko edo banakako artista guztiei baliabideak eskainiz (dirulaguntzak, baliabide teknikoak, formazioa, gidaritza eta beste), batez ere eszena berriekin zerikusi handiena dutenei, interes berezi bat dutenei eta arlo anitzetakoak direnei, ardatz nagusia, betiere, antzerkia eta/edo dantza direlarik, eta bazterrera utzi gabe jardun tradizionalekin zerikusia duten proiektuak, hala nola kaleko antzerkia edo zirkua.

Programa honen bidez, Bilboko Udalaren xedea da, alde batetik, sorkuntza artistikoa sustatzeko ekimenak bideratzea eta babestea. Eta, bestetik, eremu eszenikoa bektore nagusitzat duten ikerkuntza- eta garapen-prozesuak indartzea, bereziki dramaturgia berriekin zerikusia dutenak. Era berean, sormenerako talentuak hauteman eta atxiki nahi ditu, ekoizpena garatzeko prozesurako sarbidea erraztuz.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.

    OSTEGUNA, URRIAK 17

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 18

    Sin eventos

    LARUNBATA, URRIAK 19

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 20

    Sin eventos

    ASTELEHENA, URRIAK 21

    No items found

    ASTEARTEA, URRIAK 22

    No items found

    ASTEAZKENA, URRIAK 23

    Sin eventos

    OSTEGUNA, URRIAK 24

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 25

    No items found

    LARUNBATA, URRIAK 26

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 27

    Sin eventos

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao