BILBOKO UDALAK “BILBOKO DANTZAGUNEAK KALERA” EKIMENAREN HIRUGARREN EDIZIOA OSPATUKO DU ASTEBURU HONETAN BILBOKO DANTZA ESKOLEN ESKUTIK

    • Ekimena larunbatean, ekainak 3, eta igandean, ekainak 4, izango da, Gas Plazan. Bertan Bilboko hamabost akademiak eta dantza eskolek sarrera libreko emanaldiak eskainiko dituzte.

    • Programa Bilboko Udalaren apustua da Hiriko dantza-akademietako irakasleen lana ikusarazteko eta eskoletara joan ohi diren ikasleen ahalegina eta lana balioesteko.

(Bilbo, 2023ko maiatzak 30).- Bilboko Udalak dantzarekin hitzordua proposatzen du datorren ekainaren 3an, larunbata eta 4an, igandea, Bilboko Dantzaguneak Kalera programaren hirugarren edizioarekin. Hitzordua Gas Plazan izango da aurten ere eta doakoa izango da publiko guztientzat.

Programa honen helburua dantza akademien lana ikusaraztea da, baita Udalaren apustu bat ere, irakasleei eta ikasleei babesa emateko, haien urte osoko lanaren fruituak Bilboko bizilagunekin partekatzeko eta baleta, euskal dantzak, flamenkoa, funkya edota saltsa bezalako diziplinak programazioan bateratzeko.

Bilboko Dantzaguneak Kalera!” ekimenean, hiriko hamabost dantza eskolek parte hartuko dute. Larunbatean, ekainaren 3an, 12:00etatik aurrera hasiko da hurrengo zentroekin batera: Escuela de Danza Igor Yebra, Ballets Olaeta, Danza María Fernanda, Arte 8 eta Escuela de Danza Miriam.

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, Estudio de Ballet Clásico Teresa González Ardanaz, Dena Bilbao, Escuela de Ballet Tamara Blanco, Escuela de Ballet Roser Carres eta Escuela de Danza Sara Etxebarriko ikasleak taularatuko dira.

Bilboko Dantzaguneak Kalera”-k, ekainaren 4an, igandean, 12:00etatik aurrera jarraituko du Escuela de Ballet Eva, Bilbao Baila Dantza Eskola, Estudio de Ballet Saioa Ibañez Romero, All Dance, eta Dantzertirekin.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.

    OSTEGUNA, URRIAK 17

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 18

    Sin eventos

    LARUNBATA, URRIAK 19

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 20

    Sin eventos

    ASTELEHENA, URRIAK 21

    No items found

    ASTEARTEA, URRIAK 22

    No items found

    ASTEAZKENA, URRIAK 23

    Sin eventos

    OSTEGUNA, URRIAK 24

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 25

    No items found

    LARUNBATA, URRIAK 26

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 27

    Sin eventos

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao