Guneak
Berreginen Museoa
Bilborock
BilbaoArte
San Frantzisko Udaltegia
Sarrerak
Jarduera guztiak doakoak izango dira aretoa bete arte, Bilborock-eko ikuskizunak salbu (5 €). Hauetarako sarrerak online edo txarteldegian, ordu erdi lehenagotik, egongo dira eskuragarri. Era berean, “Whithin” paseetarako, persona bakarrarentzat izango direnak, aurretik egin behar da erreserba web orri berean.
DANI HERNÁNDEZ+DEREK VAN DEN BULCKE+EMILIO MANZANO

Kontzertu Performatiboa
“La Grieta”
Tokia eta data
- Eguna: Ostirala 1.
- Lekua: Berreginen Museoa
- Ordua: 19:00.
- Iraupena: 40 min.
- Helduentzat
Oinordetzan utzi zaigunetik eta gaurkotasunetik edaten dugu, kontserbadurismotik eta distortsiotik.
Haustura dagoen lekuan, aukera berriak izaten dira.
Sakratua den hori hutsaldu nahi izaten dugu, eta egunerokoa sakralizatu, bai flamenkoan, bai errituetan, liturgietan edo rave-etan.
Arrakalak aurkitu ditugu zeharkatzeko, kontzertu analogiko/elektroniko bat eskaintzearren, soinuzko artea, performancea eta argiztapena nahastuz, ikerketa teoriko-praktiko batetik abiatuta: “Arrakalaren eta esperimentazioaren gaineko entsegua”.
Konpainia: Berriki eratutako kolektibo bat, harremana duena zer herrikoiarekin, tradizioarekin, esperimentazioarekin eta egungoarekin. Manzanok irudiaren argiarekin eta dramaturgiarekin lan egiten du. FLAMANTE soinuzko artearen ikuspegitik hurbiltzen da flamenkora. Hernándezek espainiar dantzako bere esperientzia erabiltzen du performance-tresna moduan. Bizi-esperientzietako ahaidetasuna eta askotarikotasuna, zeintzuek gogoetaren, kritikaren eta bilakaeraren alderako jarrera batekin, dimentsio osagarri bat eratzen baitute.
Oinarrizko ideia eta ikerketa: Derek Van Den Bulcke, Dani Hernández
Sorkuntza eta performerrak: Derek Van Den Bulcke, Dani Hernández, Emilio Manzano
Argiztapenaren dramaturgia: Emilio Manzano
Gorputza eta soinu elektronikoa: Derek Van Den Bulcke (FLAMANTE)
Gorputza eta soinu analogikoa: Dani Hernández
Kanpoko begirada: Emilio Manzano, Roberto Martínez, Isaak Erdoiza
Argazkiak: Enrique Fuenteblanca, Dani Hernández, Weedianaut
Egoitzak: Centro Negra AADK (Blanca, Murcia), La Aceitera (Bollullos de la Mitación, Sevilla), Centro de Creación Contemporánea de Andalucía C3A (Córdoba), AZALA, La FuNdicIOn
Eskerrak: AADK Spain, Rocío Molina, Enrique Fuenteblanca, Jesús Alcaide, Idoia Zabaleta, La FuNdicIOn Bilbao
INPUT

Dantza
“Play”
Tokia eta data
- Eguna: Larunbata 2.
- Lekua: Berreginen Museoa
- Ordua: 19:00.
- Luzera: 15 min.
- Adin guztietarako.
- Erabateko estreinaldia.
Play bi gorputzen arteko harremanean oinarritutako duoa da; bi masa horiek elkarri entzutetik eta biek partekatzen duten desiotik abiatuta erlazionatu nahi dute, bestearen gorputza indarra erabili gabe nola mobilizatu ulertzeko jakin-mina dute. Jakin-min horrek mugimenduz beteriko diskurtso bat osatzera daramatza, non bi interprete hauek irudi, ekintza eta unez beteriko elkarrizketa batean murgiltzen diren.
Saioan zehar, dantza arin eta estuaz goza dezakegu, hala nola bakoitzak proposatzen dituen proposamenen segidaz, ezer esan nahi ez duen elkarrizketa bat osatzen dute, baina asko transmititzen dute. Lan horrek kontakt-inprobisazioaren teknikara hurbiltzen gaitu, non pisua, manipulazioa eta kontaktua oso presente dauden.
Bidaia hau amaitzen da kontaktua desagertzen denean eta bakoitzak bere bideari ekiten dionean.
Konpainia: InPut 2012an sortu zen Madrilen, eta 2017an Bizkaira aldatu zen, gaur egun egoitza duen lekura. Aiala Echegaray koreografo eta dantzariak sortu eta zuzentzen du, ekoizpen bakoitzean antzezlari-zerrenda desberdin batekin batera.
Konpainiak gai komunak eszenaratu nahi ditu, euren lanetan eguneroko bizitzako esperientziak antzezteko bideak bilatuz. Gorputzaren tresna komunikazio-, mugimendu-, keinu- eta ahots-kanal gisa erabiltzeko helburuarekin.
Horregatik, piezak benetakoak dira eta ez dute sofistikaziorik bilatzen, transmititu nahi denaren egiazkotasuna baizik.
PUBLIKOAREN SARIA MADRILGO 2015eko KOREOGRAFIA LEHIAKETAN
Ideia eta zuzendaritza: Aiala Echegaray Mendiguren
Antzezleak: Denis Martínez, Mar García
Jantziak: Cía. InPut
Banaketa: Josune Martínez- Eszenika
BASELINE & CARLA ROISIN

Dantza-performancea-musika
“Mi reino por un caballo”
Tokia eta data
- Eguna: Larunbata 2.
- Lekua: Berreginen Museoa
- Ordua: 20:00.
- Iraupena: 30 min
- Helduentzat
“Zaldi bat! Nire erresuma zaldi baten truke!” Horixe esan zuen Ricardo III.ak gudu-zelaian hil baino lehen. Hori guztia gaizki finkatutako ferra baten erruz, iltze baten erruz. Batzuetan, gauzarik garrantzigabeenak ustekabeko porrota eragiten du. Eta zer gertatzen da mundu honetan? Teknosferaren goraldi betean, gizakia Jainko boteretsua da orain, adimen artifiziala bere irudira sortzen duena. Zer gertatzen da etsai ikusezin eta ukiezin batengatik dena hari batez zintzilikatuta dagoenean? Noren aurka eta nola libratuko dugu hurrengo borroka? Eta non dago nire zaldia?
Beldurra eta ziurgabetasuna galaz jantzi dira eta eskutik doaz alfonbra gorritik. Zer gizaki-mota eraikitzen dugu, orain, desinformaziotik eta pantailetatik gertuago gaudenez, arnasten dugun airetik baino?
Gurea ez den gorputz kodifikatuan bizitzearen sentsazio injektatu horren azpian, zaurgarritasun berritua eta bizia aurkitzen dugu, aske eta modu basatian dabilen bihotza.
Nire erresuma zaldi baten truke…
Konpainia: Baseline (Pilar Bazán) eta Carla Roisin Behal elkarrekin lanean hasi ziren 2021ean. Biek esperientzia handia daukate arte eszenikoetan eta musika esperimentalean.
Baselinek hainbat jaialdi ospetsutan parte hartu du, hala nola, SÔNAR, ExperimentalClub, LEM, MEM, Zsenne Brusela, Berlin eta Amsterdam. Carla Roisin Jet Lag, Amsterdam Funds ekitaldian saritu zuten. Tragant Dansa eta Muelle 3n egonaldiak egin zituen. 2015ean bere lehen lana sortu zuen (Poshuman) eta hainbat jaialditan aurkeztu zuen. 2017an Katie Duckekin lankidetzan aritu zen “Cage” lanean, eta La FuNdiciOn-en aurkeztu zen.
Trailerra: https://vimeo.com/649176776
Kontzeptu eta performancea: Baseline (Pilar Bazán), Carla Roisin Behal
Soinua: Baseline
ALMUDENA PÉREZ

Dantza
“Room”
Tokia eta data
- Eguna: Igandea 3.
- Lekua: Berreginen Museoa
- Ordua: 12:30.
- 16 min.
- + 16 urte
“Room” dantza garaikideko proposamena da. Ingelesez, “espazioa” eta “gela” esan nahi du. Bi kontzeptu horiek kontuan izanik, esperientzia pertsonal batetik sortu zen pieza hau. Hainbat urte kanpoan eman ondoren etxera itzultzetik. Etxe bat, espazio propio bat sortu nahi horretatik. Norberaren espazioa miatu eta ulertzetik. Espazio horretan bizitzetik. Neure etxea neure baitan nola sortu dezakedan ulertzetik. Zein da nire espazioa, nire tokia? galderari erantzutetik.
Artista: Almudena Pérezek Londresen ikasi zuen dantza garaikidea. 1917an “White your dance” estreinatu zuen, TRIBE Londreseko Nazioarteko Arte Jaialdiaren barruan, Madrilgo La Juan Galleryk babestua. Pieza hau Gau Irekia eta AurreraFest jaialdietan ere ikusi ahal izan da. 2019an Eusko Jaurlaritzaren Koreografia Sorkuntzaren laguntza jaso zuen “Room” egiteko.
Sorkuntza eta antzezlea: Almudena Pérez
Laguntzak: Eusko Jaurlaritza, Dantzalabea, Centro Danza Ana Rosa Tercero
ANA CAPILLA
Dantza
“Humans”
Tokia eta data
- Eguna: Igandea 3.
- Lekua: Berreginen Museoa
- Ordua: 13:00.
- Iraupena: 20 min.
- + 16 urte.
Off ahots batek Giza Eskubideen Adierazpena errezitatzen du.
Orbainez, oroitzapenez eta esperantzaz beteriko gorputz hau mugitzen hasiko da.
Gizakion bizitza gogorra da, gizartearen ikuskizun degradatu osoari begirada garbiz so egiten badiozu. Eta halere, gorputzak abesten du…
Artista: Performerra, dantzaria eta koreografoa, beste arte eta artista batzuekin sinergian. Dantza klasikoan lizentziatu zen Kontserbatorioan. 2013an bere konpainia sortu zuen, eta bira bat egiten ari dira, “Cajita de música” obrarekin.
“Tránsito´s” bideo-dantza Stockholm, Rio de Janeiro eta Sevillako jaialdietan ikusi zen. Halaxe sortu zen “Transito´s in walk” performancea, hainbat jaialdietan antzeztu dena.
Sorkuntza eta antzezlea: Ana Capilla
Musika: Max Ritcher
Ekoizpena: Cia. Ana Capilla
Laguntzak: Garrobi
JAVIER LIÑERA

Antzerkia
“Barro Rojo”
Tokia eta data
- Eguna: Asteartea 5.
- Lekua: Bilborock.
- Ordua: 19:00.
- Iraupena: 80 min.
- Helduentzat
Bidaia bat protagonistaren istorioan eta haren osaba gayaren istorioan zehar. Istorio bat beste istorio baten barruan. Kontzentrazio-eremu batean eta gero kartzelan giltzaperatu zuten osaba baten istorioa. Gay izateagatik. Iraganeko errealitate biren istorioa. Hitlerren Europa, Francoren Espainia.
Antzezlea: Javier Liñera. Max Sarietarako hautagaitza bi, egile berriaren atalean. Antígona argitaletxeko egilea, bere testuak plazaratzeko erabiltzen duena. Espainiako Egileen Elkartearen Jesus Campos 2020ko Lehiaketaren sariduna.
“Barro Rojo” lanarekin sari garrantzitsuak lortu ditu Javier Liñerak. Indifest ikuskizun onenaren saria, Urrezko Hiruki saria, zenbait antzerki-sarek gomendatua, eta bira egin du hainbat jaialditan: Parisko Quijote, Brasiliako Afari Garaikidea, Txileko Santiagoko Jaialdia, besteak beste. Ondoren, hainbat ikuskizun idatzi eta zuzendu ditu Ékoma Teatro-rekin. “Antonia” da Arriaga Antzokian estreinatu duen azken lana.
Testua eta antzezlea: Javier Liñera
Zuzendaritza: Daniela Molina, Linda Wise
Argiaren diseinua eta teknikaria: Patxi Pascual
Soinu teknikaria: Aitor Pérez
Eszenografia: Oskar García, José Manuel Placeres
Musika: Ismael Merino, Pierre-Francois Blanchard
Irudiak: Laurent Leger Adame
DOOS COLECTIVO

Bideo Dantza Interaktiboa
“Within”
Tokia eta data
- Persona bakarrarentzako paseak
- ERABATEKO ESTREINALDIA
- Egunak:
- 6 Asteazkena
19:00 Aurkezpena
19:30etatik 20:30 etara paseak
- 7 Osteguna
17:00etatik 20:30etara paseak
- 8 Ostirala
17:00etatik 20:30etara paseak
- Lekua: BilbaoArte
- 16 min
- + 16 urte
- IZEN EMATEA: https://kulturabilbao.firebaseapp.com/ciclo/BLVART_2022
WITHIN bidaia bat da, mugimendutik sortzen duen norbaiten buru barrura egindakoa. Esperientzia murgiltzailea, non zer sekuentzia ikusi aukeratu ahal den, Eva Guerrero inspiratzen duten ideiak entzun eta sentitu ahal diren, eta teknologia birtual batean ingurune erreal batekin esperimentatu ahal den. Metabertsorako lehenengo euskal bideodantza da.
Konpainia: DOOS Colectivo taldea 2013tik dabil dantza zenbait testuinguru eta pertsonarengana hurbiltzen. Eva Guerrero konpainiaren sorkuntzez gain, taldeak proiektu hibridoak eskaintzen ditu, dantza beste lengoaia eta formatu batzuekin nahasiz. DOOS kolektiboak konbinatzen ditu Gorpuztu bira (MAX sarietarako hautagaia, birritan) eta LOF Ladies on Fight lana bideodantzekin, liburu-objektu batekin edo zenbait instalaziorekin, argazkiekin…
Kontzeptua eta zuzendaritza: Jemima Cano
Gauzatzea eta programazioa: Iker Pomposo
Koreografia: Eva Guerrero
Antzezleak: Eva Guerrero, Garazi López de Armentia
Ahotsen grabaketa: David S. Damián (Blue Bayou Recording Studio)
Off ahotsak: Eva Guerrero, Carla Roisin, Garazi López de Armentia
Euskararako itzulpena: Nerea Lorente
Musika: Maria Arnal i Marcel Bagés, Sequentia, Barbara Thornton & Laurie Monahan, Hamlet Gonashvili
Mentoria: INNOCULT DG Connect
Ekoizpena: DOOS Colectivo
Laguntzak: INNOCULT, Eszenabide, Dantza Labea/Teatro Barakaldo Antzokia
FORMOL LABORATEGIA

Antzerkia
“Album”
Tokia eta data
- Eguna: 7 Osteguna
- Lekua: Bilborock
- Ordua: 19:00
- 65 min
- + 16 urte
- EUSKARAZ
Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean? Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik? Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko? Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzunkizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak. Ados, sintomatología guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketen jabe bihurtuko gara. Baina, zer daukagu guk esateko? Zer espero da gutaz? Nor gara gu? Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratu bat, ez da selfie bat. Formol Laborategiaren lehen Albuma da. Ongi etorri gure kaiolara.
Konpainia: 2019an eratu zen Formol Laborategia eta geroztik hainbat lan burutu ditu. Gazteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak eskeinitako Gazte Sortzaileak laguntzari esker eta Donostiako Tabakalerako Sortzaileen Gunean lehen egonaldi artistikoa egin ostean, “Maketa” antzerki pieza laburra sortu zuen. Era berean, 2019ko ZUBI sortzaile berrien deialdiko talde hautatua izan zen. “Album” 2021eko Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketan aurkeztu zen. Gazteen eta jarduera artistikoaren arteko bitartekaritza xede, “Albumak ikastetxeetan” Hezkuntza proiektua abian jarri du.
Egilea eta dramaturgia: Formol Laborategia eta ITU banda
Zuzendaria: Edurne Azkarate
Antzezleak: Intza Alkain, Mikel Ibarguren
Ekoizpena, banaketa eta mediazioa: Formol Laborategia
Bidelagunak: Metrokoadroka Sormen Laborategia
MAMIAK KOLEKTIBOA

Kazetaritza performatikoa
“Ogiak hizketan baleki”
Tokia eta data
- Eguna: 8 Viernes
- Lekua: San Frantzisko Udaltegia
- Ordua: 19:00
- 50 min
- + 16 urte
- Euskaraz
1836an gaude, lehen karlistaldian. Josefa de Mugika alarguntzear da. Hiru egun barru, hiriaren erdialdea okupatzen duten tropa ingelesek bere senarra, Jose de Elosegi okina, exekutatu behar dute, Gasteizko Plaza Zaharrean, milaka soldadu atzerritar suharturen aurrean. Garrotez hilko dute. Traidore izateagatik, soldadu liberalen artean desertzio-sare erraldoia antolatzeagatik. Baina, zerbait gehiago ere leporatzen diote Joseri, are eta ikaragarriagoa den beste zerbait, benetan izugarria…Azken hilabeteetan Gasteizen hil diren 1.200etik gora soldadu ingelesen heriotzaren erruduna dela uste dute liberalek. Egia ote?
Konpainia: Mamiak kolektiboaren lehen ekoizpena da. Talde honetan diziplinartekotasuna da ardatz. Kasu honetan, kazetaritza performatikoa erabili du, modu aintzindarian gainera, bere proposamena ikusarazteko. Zer da kazetaritza performatikoa? Ikerketa kazetaritza eta arte eszenikoak zeharkatzen dituen artefaktu kulturala da. Proposamenak Gasteizko historian ezezaguna bezain latza izan den gertaera samin bat aztertzen du. Hainbat mito eta legenda eraiki dira horren gainean. Ailegatu zaizkigun kroniketan ebidentzia zientifiko gutxi dago. Narrazio ofizialak oraingo “fake news” fenomenotik gertuago daudela esan liteke.
Zuzendari eszenikoa: Marina Suárez
Ikusentzunezkoa: Irantzu Lekue
Antzezlea: Josune Velez de Mendizabal
Gidoilaria: Edu Zelaieta
Ikerketa historikoa: Ander Gondra
Komunikazio arduraduna: Txema Ramírez
Antolatzailea: Oihandeder, Euskararen Etxea
Babeslea: Vital Fundazioa
Sustatzaileak: Berria, Alea, Radio Vitoria, Diario de Noticias de Álava, Artepan, Argia
OIHANA VESGA

Dantza-performancea
“Altzoan altzoan esaten dit/Bragas y Celine”
Tokia eta data
- Eguna: 9 Larunbata
- Lekua: Berreginen Museoa
- Ordua: 19:00
- 22 min
- + 16 urte
Altzoan altzoan esaten dit/ Bragas y Celine dantza garaikidea oinarri duen bakarkako lana da. Sormen prosezua galdera zehatz batetik abiatzen da; zer esan nahi du emakume izanik akzioaren edo ekintzaren subjektua izatea, maíz objektu gisa errepresentatzen gaituen gizartean? Pieza honetan emakumea subjektu egiten duen, desira propioak dituen indibiduo gisa uztartzen da. Dantzan, gorputza, materia eta lanketarako objektu izatetik harago, indibiduaren subjektibitatea azaleratzeko bide gisa eskeintzen da. Ahotsaren lanketa eta bertan eragiten den plazerra ere ezinbesteko elementua da lan honetan. Sormen honek score edo partitura baten egitura jarraitzen du, non ariketa bakoitzean mugimenduaren eta ahotsaren lanketaren bitartez plazerraren arlo zehatzak uztartzen dituen, praktika honetatik indibiduoaren ahalduntzea zertan datzan ulertu nahirik.
Konpainia: Oihanak Biarritzeko Maurice Ravel Kontserbatorioan eta Londreseko London Contemporary Dance School-ean burutu zituen goi mailako dantza ikasketak, azken honetan dantza garaikideko gradua eta ondoren koreografiako masterra eginez. Dantzari gisa hainbat koreografo eta konpainiekin egin du lan, Simona Bertozzi, Blanca Arrieta, Olatz de Andrés, Iker Arrue, Myriam Pérez, Joe Moran, Didy Veldman, Rick Nodine eta Richard Alston, besteak beste. Koroeografiari gisa bere lanan hainbat jaialditan aurkeztu du, Bilboko BAD jaialdian, Baratza Aretoan, PDF Pasaiako Dantza jaialdian, Agitart Figeres, LaboXL, Tabakalera Donostia, Robin Howard Theatre antzokian eta Conde Duque Madriden.
Koreografia eta antzezpena: Oihana Vesga
Jantziak: Xabier Mujika
Argiak: Javier Andraka
Argazkiak: Yone Estívariz
Bideoa: Marian Gerrikabeitia
Kanpo begirada: María Ibarretxe, Ibon Salvador
GHEADA

Antzerkia
“El mejor de los mundos”
Tokia eta data
- Eguna: 9 Larunbata
- Lekua: Bilborock
- Ordua: 20:00
- 40 min
- + 16 urte
- ERABATEKO ESTREINALDIA
Mundurik onena lanean zuzeneko ikus-entzunezko autorretratu baten eraikuntzaren lekuko gara; interpretearen eta teknologiaren arteko elkarrizketa sortzen da, non protagonistak bere bizitzaren, bizitako esperientzien eta egungo egoeraren ebaluazioa egiten duen, bizitzako une desberdinetan zituen itxaropenen eta errealitatearen arteko balantzea eginez.
Konpainia: Gheada Raquel Duránek eta Rut Brionesek sortutako diziplina anitzeko estudio artistikoa da, esperientzia murgiltzaile, interaktibo eta performatiboetan espezializatua. Gaur egun, kultura-proiektuak garatzen dituzte, non teknologiak eta artisautzak bat egiten duten narratiba inguratzaile baten zerbitzura, geruza anitzeko esperientzia sentsorialak eskainiz. Antzerki-konpainia askorekin lan egiten dute, arte bizietarako proiekzioak diseinatzen. Mundurik onena bere lehen ekoizpen eszenikoa da.
Kontzeptua eta ekoizpena: Gheada
Antzezlea: Ane Pikaza
Kamara: Rut Briones
Teknika: Raquel Durán
Laguntzak: Artistas en Residencia 2021 Bilboko Udala
CARLA ROISIN

Musika
“Concierto pop-rock”
Tokia eta data
- Eguna: 10 Igandea
- Lekua: Berreginen Museoa
- Ordua: 12:30
- 45 min
- Adin guztietarako
Carlak eta bere gitarrak ibilbide intimo bat egiten dute, denboran zeharreko bidaia bat, garai guztietako abestien bertsioak, Creedence Clearwater Revival, Oasis, Joaquín Sabina edo Antonio Vega, eta Ed Sheeran, Katy Perry edo Moneskin.
Konpainia: Carla Roisin performerra, ikus-entzunezko sortzailea eta abeslaria da. L’Mono-n hasi zuen lana, Olaf Kehler-ekin batera. Amsterdamgo Arte Unibertsitatean graduatu eta EHUn graduondoko bat egin ondoren, Katie Duckekin lan egin du, beste konpainia batzuen artean. Gaur egun, Utopian espazioan egiten du bere egonaldi eszenikoa (Getxo). Hainbat lokal eta jaialditan aritu da, esaterako Amsterdamen, Rotterdamen, Madrilen eta Bilbon.
Antzezlea: Carla Roisin
Soinua: Dann Hoyos
QUEMAR LAS NAVES

Antzerkia
“Éramos unos niños que escuchaban música en su cuarto”
Tokia eta data
- Eguna: 10 Igandea
- Lekua: Bilborock
- Ordua: 19:00
- 60 min
- + 16 urte
Talde bat osatu dugu. Hori erakustera etorri gara. Eta hau da gure lehen maketa: Gelan musika entzunten zuten haurrak ginen. Gure gauzak daude. Beste gauza batzuk ez dira gureak, ikusiko dituzue. Baliteke desafinatzea. Ziur desafinatu egingo dugula. Izan ere, ohe elastiko batean salto eginez desafinatu nahi dugu. Ahalegin guztia egin nahi dugu entsegu-lokalean proiektagailu batekin. Bateria jo, bateria hautsi eta bateriari su eman nahi diogu izurde puzgarri batekin. Une batez Bilboko Salbe zubia New Yorken dagoela jakin dezazuela nahi dugu. Eta Hudson ibaia Pizarnik-en herriko izurdez beteta dagoela.
Konpainia: Quemar las Naves arte bizietan, hizkuntza eszeniko berrietan eta sorkuntza kolektiboan interesa duen kolektiboa gara. Carlos Pulpónek eta Itziar Manerok osatzen dugu. Kode performatikoak, pop kultura eta testu akademikoak erabiltzen ditugu bizi-esperientziei zentzua bilatzeko. Teatro de la Abadía, Surge Madrid, 21 Distritos, Scratxe Gaua, DT Espacio Escénico eta Nave 73-tik igaro gara.
Sorkuntza: Quemar la Naves
Antzezleak: Itziar Manero, Carlos Pulpón
Argiztapenaren diseinua : Cristina Cejas
Argazkigintza: Daniel Bezier
Eskerrak: Eduardo Torres, Violeta Gil, Grumelot, Sammy Metcalfe, Andrés Alonso, Valérie Mariani, La Tristura, Eva Ramírez