BLV – ART HASIERA EMANGO DIO DATORREN OSTIRALEAN, HILAK 1, EUSKAL KONPAINIAK PROTAGONISTA NAGUSI IZANGO DITUEN EDIZIO BERRI BATI

  • OSTIRALETIK, hilak 1, apirilaren 10era, BLV – ART-ek Input, DOOS Colectivo eta Gheada konpainien hiru estreinaldi absolutuak, eta Quemar las Naves konpainiaren estreinaldia Euskadin ekarriko ditu Bilbo Zaharrera.
  • Abagoardiako adierazpide artistikoei lotutako programa hau Zubirik Plana, Udalaren Plan Bereziaren barruan kokatzen da. Programa honek kulturaren aldeko apustua egiten du Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala birgaitzeko elementu eragile gisa.

(Bilbon, 2022ko martxoaren 30ean).- Bilboko Udalak ostiral honetan, apirilaren 1etik,  hilaren 10era jarriko du abian BLV – ART jaialdiaren XVI. edizioa, Bilbo Zaharreko hainbat espaziotan sorkuntza artistikoko formatu berriak erakusteko. Aurten ere, proposamen eszeniko berritzaile onenez gozatu nahi duten persona guztien topagune bihurtuko da jaialdia.

2007TIK

BLV – ART 2007an sortu zen “Bilbo Zaharra, Kulturarako Zubia” izenarekin, Udalaren kultura-estrategiaren barruan programa aitzindari gisa, auzoaren inguruko kultura-jardueren programa zabal bat abian jartzeko helburuarekin. 

Ekimen honen bidez auzoari balioa eman nahi zaio, Bilboko biztanle guztien programazioarekin erakargarri eginez, eta, aldi berean, Bilboko gainerako auzokidekiko komunikazioa sustatu nahi da kulturaren bidez

Urteek aurrera egin ahala, BLV- ART jaialdiaren bidez, Bilbo Zaharrean aurkeztu dira diziplina guztietako arte-proposamen berritzaileenak eta, kulturaren bidez, bilbotarrei eta bisitariei auzoaren kultura-interes zabala ezagutaraztea lortu da. 

EUSKAL KONPAINIEN ALDEKO APUSTUA

Euskal konpainiek guztiz osatutako edizio berri honetan dantza garaikidea, performancea, musika eta dramaturgia berriak dira nabarmen. Proposamen horiekin batera, kontzertu-performanceak, musika esperimentala edo bideo-dantza egingo dira.

San Frantziskoko Udaltegiak, Bilborock Aretoak, BilbaoArteko espazioek eta Berreginen Museoak, besteak beste, hamaika proposamen berritzaile izango dituzte. Horien artean, hiru erabateko estrainaldi nabarmenduko dira – Input konpainiaren “Play”, DOOD Colectivoren “Within” eta Gheadaren “El mejor de los mundos” -, eta Euskadiko estreinaldi bat – “Éramos unos niños que escuchaban música en su cuarto”, Quemar las Naves konpainiarena.

INAUGURAZIOA OSTIRALEAN, HILAK 1

Edizio berri honen inaugurazioa apirilaren 1ean, ostirala, izango da Berreginen Museoan, Dani Hernández, Dereko Van Der Bulcke eta Emilio Manzanoren “La Grieta” kontzertu performatiboarekin.

“La Grieta” lanean, artista hauek kontzertu analogiko/elektroniko bat eskainiko dute, soinu-artea, performancea eta argiztapena nahasten dituena, ikerketa teoriko-praktiko batean oinarrituta: “Ensayo sobre Grieta y Experimentación”.

  • BLV – ART programaren informazio guztia hemen dago eskuragarri

SARRERAK ETA ERRESERBAK

Jarduera guztiak doakoak izango dira lekuak bete arte, Bilborock-eko emanaldiak izan ezik.

  • Bilborock-eko sarrerak  esteka honetan eta emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago lehiatilan egongo dira salgai 5 euroren truke.
  • DOOSColectivo “Within” Bilbao Arten izango den emanaldietarako gonbidapena esteka honetan.

ZUBIRIK 2021 – 2025 PLANA

BLV-ART, abangoardiako adierazpen artistikoei lotua, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala birgaitzeko elementu bultzatzaile gisa Kulturaren aldeko Plan Bereziaren barruan kokatzen da. “Zubirik 2021-2025 Planak” orain arte egindako planen testuinguruan garatutako lanei jarraipena eman eta osatu nahi die.Aurreko dokumentuetan planteatzen ziren ekimenak alde batera utzi gabe, plan berri honek bere jarduera eta ekimenen ardatz nagusitzat auzoetan bizi diren pertsonei beste elementu bat ematen die: bizi-kalitatea, eta, beraz, auzoen dinamizazio sozialean zentratuta dago.

SARE SOZIALAK:

www.bilbaokultura.eus

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.

    OSTEGUNA, URRIAK 17

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 18

    Sin eventos

    LARUNBATA, URRIAK 19

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 20

    Sin eventos

    ASTELEHENA, URRIAK 21

    No items found

    ASTEARTEA, URRIAK 22

    No items found

    ASTEAZKENA, URRIAK 23

    Sin eventos

    OSTEGUNA, URRIAK 24

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 25

    No items found

    LARUNBATA, URRIAK 26

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 27

    Sin eventos

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao