BLV – Art
AITOR VINAGRET - "Arma Tiro Pum"
Teatro físico
APIRILAK 18 OSTEGUNA/19:00
BERREGINEN MUSEOA
Iraupena: 20´
+14 urte
ANE GEBARA - "LA ESTHER"
Teatro performance (ele bitan)
APIRILAK 18 OSTEGUNA/19:30
BERREGINEN MUSEOA
Iraupena: 25´
+14 urte
CARLA ROISIN & BASELINE - "LA MONTAÑA DEL DIABLO"
Dantza-Performance-Musika
APIRILAK 18 OSTEGUNA/20:00
OKELA SORMEN LABORATEGIA
(San Frantzisko 11)
Iraupena: 40´
Gazte eta helduentzat
IARA SOLANO ARANA - “Contra La Mirada”
Performance-Instalación
APIRILAK 19 OSTIRALA
Iraupeneko pieza 11:30-13:30 / 17:30-20:00
BERREGINEN MUSEOA
Gazte eta helduentzat
NATALIA GARCÍA MURO - “El Espacio De Los Límites”
Dantza
APIRILAK 20 LARUNBATA/19:00
BERREGINEN MUSEOA
Iraupena: 20´
Adin guztietarako
INPUT - “El arte de no ser”
Dantza
APIRILAK 20 LARUNBATA/19:30
BERREGINEN MUSEOA
Iraupena: 30´
Adin guztietarako
ÓSCAR BUENO - “Apoyatura”
Dantza- performance-Musika
APIRILAK 21 IGANDEA/19:30
BILBOROCK
Iraupena: 55´
Adin guztietarako
MAIDER LASA - “Loa, loa, laguna”
Concierto performativo (ele bitan)
APIRILAK 23 ASTEARTEA/19:00
SAN FRANTZISKO UDALTEGIA
Iraupena: 55´
+14 urte
LAURA SAM - “Centella que no abrasa”
Poesía oral - Spoken Word
APIRILAK 24 ASTEAZKENA/19:00
BERREGINEN MUSEOA
Iraupena: 55´
+ 14 urte
LA PACHECA COLLECTIVE - “BILLIE (O Ain´t nobody´s bizz-ness”
Teatro-Música
APIRILAK 25 OSTEGUNA/19:00
SAN FRANTZISKO UDALTEGIA
Iraupena: 65´
Gazte eta helduentzat
NEUKE PRODUKZIOAK - “Llámalo X”
Teatro
APIRILAK 26 OSTIRALA/20:00
BILBOROCK
Iraupena: 70´ + solasaldia
+12 urte
OLFA SENDESNI - “Rabia(a)-Amorrua- رابعة”
Danza-Teatro
APIRILAK 27 LARUNBATA/19:00
BERREGINEN MUSEOA
Iraupena: 45´
+14 urte
MACARENA RECUERDA - “Cosa. Intervenir un cuerpo”
Dantza-Teatro de objetos-Performance
APIRILAK 28 IGANDEA/18:30
BILBOROCK
Iraupena: 55´
Adin guztietarako (familiarra)
“ESTO ES UN CUERPO” ARGAZKI-INSTALAZIOA
MARTZANA KAIA
Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.
Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.
Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.
Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.
Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.
Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.