Dramaturgia Laborategia: Nola sortu bakarrizketa
Javier Liñerak irakatsirik
Bakarrizketa bat edo pertsona bakarreko bat oso lan pertsonala da, alde askotatik begiratuta. Ez norberaren gainean jardun beharra dagoelako; ezpada bakarrizketa idazten duenaren inplikazio bat izaten delako. Nik, bederen, hala aditzen dut, eta hala aditu nuen “Barro rojo” idaztean. Eta, ikasturte honetan, lan hau idazteko egin nituen urratsei jarraituko natzaie, interesa dutenak bakarrizketa bat sortzen has daitezen. Laborategi bat izango da, non testuak idatzi ez ezik, materialak ordenatu ere egingo den, zeintzuk ez baitira, nahitaez, testuak soilik izango; gainera, elkarri erakutsiko baitizkiogu sortuz doazen materialak. Halaber, gorputzera eta ahora eroango ditugu era bateko eta besteko materialak, ikustearren ea balia daitezkeen sorkuntzarako.
NORI ZUZENDUA Antzerkirako eta idazteko interesa duten pertsonentzat da.
EDUKIAK:
- Oinarri txiki bat antzerkiko idazkuntzarako.
- Antzerki lan baten sorkuntza analizatzea.
- Bakarrizketaren osagaiak.
- Pertsonaia sortzea.
IRAUPENA: 20 ordu
EGUNAK: Uztailak 5-7-9-12-14-16, online, uztailaren 12an eta 14an izan ezik, aurrez aurre BilbaoEszenan
ORDUTEGIA: 18:00-21:00 online eta Aurrez-aurre 17:00-21:00
PREZIOA: 75 € / 60 € BilbaoEszena, ADDE, EAB eta Artekaleko bazkideentzat
IZEN – EMATEA: bilbaoeszena@bilbao.eus
Javier Liñera-ri buruz
Javier Liñerak dramaturgia ikasi zuen Paco Bezerrarekin, Alberto Conejerorekin eta María Velascorekin, eta ESADCyL eskolan osatu zituen ikasketak.
Ikuskizunik onenaren Indifest saria irabazi zuen, Urrezko Hiruki saria ere bai, eta bi bider izan da Max sarirako hautagai, egile berriaren kategorian. Egileen Elkartearen Jesús Campos 2020 saria irabazi zuen.
Donostia 2016 Europako kultur hiriburutzako Dramaturgia Berrien programarako hautatu zuten, eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundu izan ditu bere antzerki-testuak.
Idatzi zuen lehen lana “Barro Rojo” izan zen, eta hainbat jaialditan eman izan da: Txileko Santiago, Paris, Brasilia,…besteak beste.
Ondoren, “Tendríamos que haber empezado de otra manera” idatzi zuen, Alberto Conejeroren atarikoarekin, eta, lan hori, antzerki-sare batzuek eta besteek argitaratu eta hautatu izan dute.
Beste lan batzuk: “¿Qué fue de Ana García?” (Compañía Joven, Pabellón 6), edo “Bidaia”, Hotzmuga konpainiarentzat, Europa Sortzailea programak babestua eta Tárregako Firan estreinatua.
