BILBOKO UDALAK TOPAKETA BAT EGIN DU BAD JAIALDIAREN AURTENGO EDIZIOAN PARTE HARTZEN DUTEN ESZENA GARAIKIDEKO EMAKUME SORTZAILEEKIN

  • Barbara Sánchez, eszena-zuzendaria, koreografoa, dantzaria eta aktorea; Paula Gironi, “Incierta Incertidumbre” sorkuntza eszenikoko kolektiboko kidea; eta Libe Estebaranz, La Higuera Teatrokoa izan dira La Fundición Aretoan.
  • Hainbat gai jorratu dituzte artistek, hala nola proiektuen lidergoa edo eredu eta autoritate maskulinoaren botereak emakume sortzaile garaikideengan duen eragina. Gainera, beren sorkuntzetan eta proiektuetan duten begiradari eta perspektibari buruzko ideiak partekatu eta hausnartu dituzte.
  • BAD Jaialdiak abangoardiako eszenaz beteko ditu Bilbo urriaren 22ra arte, igandea.

(Bilbo, 2023ko urriaren 16an).- Bilboko Udalak, BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren barruan, gaur goizean La Fundición Aretoan, XXV. edizioan parte hartu duten emakume sortzaileak bildu ditu.

Horrela, BADen parte hartzen duten artisten ordezkari gisa, topaketa honetan izan dira Barbara Sánchez, eszena zuzendaria, koreografoa, dantzaria eta aktorea; Paula Gironi, “Incierta Incertidumbre” sorkuntza eszenikoko kolektiboko kidea; eta Libe Estebaranz, La Higuera Teatrokoa. Horiekin batera Alicia Otxandategui BADeko zuzendaria izan da ere.

Sorkuntza garaikidea elkarrizketaren erdigunean jarrita, topaketa honetan parte hartu dutenek hainbat gai jorratu dituzte, hala nola gaur egun emakumeek kulturan duten egoera, emakume sortzaileen proiektuen lidergoa edo eredu eta autoritate maskulinoaren botereak egungo eszenan duen eragina. Gainera, beren sorkuntzetan eta proiektuetan duten begiradari eta perspektibari buruzko ideiak partekatu eta hausnartu dituzte.

BAD jaialdi dekanoa da Urian, eta bere konpromiso nagusietako bat mantentzen du: tokiko eta gorabideko talentuaren aldeko apustua eta emakume sortzaile eta artistei laguntzea.

Topaketa honetan parte hartu duten artistek proposamen hauekin hartzen dute parte jaialdian:

  • Bárbara Sánchez (Andaluzia) “Morta Splendor” urriaren 14an estreinatu zuen Harrobian (Estreinaldia Euskadin)
  • La Higuerak (Euskadi) “Nire usaina galdu nuen eguna” estreinatu zuen urriaren 14an La Fundicionen (Erabateko Estrenaldia)
  • Paula Gironi (Euskadi) Harrobian aurkeztuko du bihar arratsaldeko 19:00etan “Embo(r)rak”, (Bilbaoeszenako 2023ko Artistak Egoitzan Beka)

BAD urriaren 22ra arte luzatuko da. Jaialdiari buruzko informazio guztia www.badbilbao.eus webgunean dago eskuragarri, eta Zinemaldiko materialak esteka honetan kontsulta daitezke.

SARE SOZIALAK:

badbilbao.eus www.bilbaokultura.eus #BAD2023

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo es un proyecto artístico que se materializa en una colección de libros que pone atención en la experiencia de habitar este mundo a través de la fotografía y la literatura. Cada libro está dedicado a una parte del cuerpo. Así, con cada número, se va completando el cuerpo entero, creando un cuerpo colectivo que traspasa el papel y se convierte en comunidad, acción, reflexión colectiva. Descomponer el cuerpo, hacer zoom en cada una de sus partes, nos permite fijarnos en detalles que habitualmente pasan desapercibidos, y repensar lo que creemos saber sobre él.

Esto es un cuerpo abre un canal de difusión, pensamiento y creación desde la materialidad del cuerpo para reflexionar y actuar colectivamente; pone el cuerpo en el centro de la conversación en plena era tecnológica donde nuestros cuerpos han sido reducidos a una pantalla, o en un mundo en el que solo son útiles si producen.

Partimos de la unión de fotografía y texto, con el ánimo de explorar nuevas formas de expresión en un terreno que es inalcanzable e infinito, el del arte; invocando a artistas y público a fomentar y acoger una cultura visual que se perpetúe, sobre todo, como un espacio plural y abierto desde donde se estimule la imaginación y la reflexión crítica.

Esta iniciativa expositiva entiende la imagen como creadora de pensamiento e impulsora de reflexión crítica pero nunca de manera aislada. Lo demuestran los ocho códigos Qrs colocados en el suelo a un lado y otro del puente, que expanden la información de cada fotografía a través de historias narradas y creaciones literarias. Es, también, un hacer colectivo que revela la fragilidad de nuestros cuerpos individuales, y que celebra la fuerza que se halla en su colectividad y comunidad. Sin duda, juntas somos mejores, y dejándonos afectar por el resto de las personas y por las cosas que nos pasan nos transformamos. Queremos liberarnos del peso de unos cuerpos demasiado castigados. Porque exponernos es también reivindicarnos.

Comisariado por la artista Ainhoa Resano.

“Esto es un cuerpo” es una idea original de Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier y Laura C. Vela publicada por la editorial Comisura.

Las fotografías de esta exposición son obra de Laura C. Vela y Malu Reigal.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.

    OSTEGUNA, URRIAK 17

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 18

    Sin eventos

    LARUNBATA, URRIAK 19

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 20

    Sin eventos

    ASTELEHENA, URRIAK 21

    No items found

    ASTEARTEA, URRIAK 22

    No items found

    ASTEAZKENA, URRIAK 23

    Sin eventos

    OSTEGUNA, URRIAK 24

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 25

    No items found

    LARUNBATA, URRIAK 26

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 27

    Sin eventos

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao