BILERAK
Ikerkuntza-proiektu honek dantza inklusibo/integratuko bilkurak proposatzen ditu, parte hartzen duten hiru entitateen egoitzetan egitekoak: Liant La Troca (Jordi Cortések gidatzen du, Bartzelonan), Pares Sueltos (Violeta Fatásek eta Letizia Solanasek gidatzen dute, Zaragozan) eta Organik Dantza-Antzerki (Natalia Mongek lideratzen du, Bilbon).
“Breathing Together” sortu zen Natalia Monge (Organik) sortzaileak bere aurreko lana ––“Arnasa” izenekoa–– areago lantzeko sentitu zuen beharretik, lan hartan hasi baitzen ikertzen arnasketari buruz eta arnasketak umore-aldarteen eta emozio-egoeren ondorioz jasaten dituen asalduei buruz. Lan eszeniko arloarteko hori izan da egilearen lehen sorkuntza inklusiboa, zeinean hiru antzezle ––haietako batek dibertsitate funtzionala du–– eta musikari bat baitira protagonistak.
Alde honetatik, “Breathing Together” sorkuntzaren xedea ez da berariaz lan eszeniko bat sortzea, baizik eta gune eta bilkura batzuk antolatzea aurrera egitearren eszenaren arloan gai horren zenbait alderdiren gaineko ikerkuntzan, oraindik ere haien oihartzuna sentitzen baitugu barnean eta, gainera, gure jakingura eta beste profesional batzuena alderatu eta elkarrekin aztertu nahi dugu, betiere begirada inklusibo batekin.
Hala, bada, proiektu honen xedea elkarrekin baliatzea gorputz-lanerako bizipen-eremuak da, dantzaren arloko profesionalekin zein dibertsitatearekiko taldeekin. Halandaze, proiektu inklusibo bat proposatzen da, non dibertsitatedun eta dibertsitate gabeko pertsonek elkarrekin baliatu ahal izango baitute lekua eta elkarrekin egin ahal izango baitituzte arnasketak.
Hauxe izango da, beraz, ikerkuntza-proiektuan proposatutako azken bilkura, aurten Zaragozan eta Bartzelonan egindako bilkuren ostean.
Nori zuzendua: Dibertsitatedun eta dibertsitaterik gabeko pertsonentzako topaketak, arte eszenikoetako profesionalak direnentzat nahiz ez direnentzat.

SARRERA DOHAINIK