OSTEGUNA, URRIAK 17
Estreinaldia Euskadin
Diziplina:
“Morta Splendor” bere aurpegia erakustera etorri da. Denik eta izaki ilunena da, eta zure bihotz beroaren beharra du, bizirauteko. Emanaldi bat bestearen atzetik, barietate-ikuskizunetan bezala, pertsonaia, ahots eta gorputz desberdinak agertuko ditu zure aurrean. Beti berbera izango da, ordea: berdin dio benetako gotiko bezala, moderno ilun bezala, dantzari exotiko bezala, espektro bat bezala edo pailazo beldurgarri bat bezala agertzen bada. Desagerpena bera da, eta hemen dago guri erakusteko antzerkiak gauza oro amaitzen dela agerian uzteko balio duela, batez ere. (Testua: Jaime Conde-Salazar)
Bárbara Sánchez, La Puchereta, eszena-zuzendaria, koreografoa, dantzaria eta aktorea da. Sevillan jaio zen eta han bizi da. Arte dramatikoa, dantza klasikoa eta dantza garaikidea ikasi zituen Sevillan, eta prestatzen jarraitu zuen Europan, han eta hemen, Phillipppe Gaulier, Enrique Pardo, Germana Civera, Julyen Hamilton, Ivo Dimchey eta beste hainbat maisu eta koreograforekin. Dantzari gisa, hainbat andaluziar konpainiatan ibili da; hala nola, Manuela Nogales, La Tarasca edo La Cuadra de Sevilla. Obra eszeniko hauek sortu ditu: “A la vuelta de la esquina” (2003); “El jardín de atrás” (2005); “Plutón no es un planeta” (2008); “Gala Fantoche” (2010), Roberto Martínezekin batera; “Ahuyéntanos este furor” (2011); “La satisfacción del capricho” (2013); “Electrohumor” (2016), Jaime Conde-Salazarrekin batera; “Somewhat paler” (2016); “Várvara” (2019), eta “Morta Splendor” (2022). Eta beste artista batzuekin ere lan egin du: Abraham Hurtado (“Ignición”), Sociedat Doctor Alonso (“El desenterrador”) edo Meg Stuart (“Atelier III”), besteak beste. Sorkuntza-tailerrak egiten ditu eta, horietan, bere interes eta praktika eszenikoak partekatzen ditu. Haren lanak zenbait jaialdi eta antzokitan aurkeztu dira. Besteak beste, honako hauetan: Dantza Hilabetea (Sevilla), Central Antzokia (Sevilla), Festival Sálmon (Bartzelona), Mercat de les Flors (Bartzelona), Dansa Valentzia (Valentzia), TNT (Terrassa), Calderón Antzokia (Valladolid), La Mutant, La Casa Encendida (Madril), Rosalía de Castro Antzokia (Coruña), Campanga Zentroa (Murtzia), edo BAD Jaialdia (Bilbo).
Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.
Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.
Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.
Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.
Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.
Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.
Esto es un cuerpo es un proyecto artístico que se materializa en una colección de libros que pone atención en la experiencia de habitar este mundo a través de la fotografía y la literatura. Cada libro está dedicado a una parte del cuerpo. Así, con cada número, se va completando el cuerpo entero, creando un cuerpo colectivo que traspasa el papel y se convierte en comunidad, acción, reflexión colectiva. Descomponer el cuerpo, hacer zoom en cada una de sus partes, nos permite fijarnos en detalles que habitualmente pasan desapercibidos, y repensar lo que creemos saber sobre él.
Esto es un cuerpo abre un canal de difusión, pensamiento y creación desde la materialidad del cuerpo para reflexionar y actuar colectivamente; pone el cuerpo en el centro de la conversación en plena era tecnológica donde nuestros cuerpos han sido reducidos a una pantalla, o en un mundo en el que solo son útiles si producen.
Partimos de la unión de fotografía y texto, con el ánimo de explorar nuevas formas de expresión en un terreno que es inalcanzable e infinito, el del arte; invocando a artistas y público a fomentar y acoger una cultura visual que se perpetúe, sobre todo, como un espacio plural y abierto desde donde se estimule la imaginación y la reflexión crítica.
Esta iniciativa expositiva entiende la imagen como creadora de pensamiento e impulsora de reflexión crítica pero nunca de manera aislada. Lo demuestran los ocho códigos Qrs colocados en el suelo a un lado y otro del puente, que expanden la información de cada fotografía a través de historias narradas y creaciones literarias. Es, también, un hacer colectivo que revela la fragilidad de nuestros cuerpos individuales, y que celebra la fuerza que se halla en su colectividad y comunidad. Sin duda, juntas somos mejores, y dejándonos afectar por el resto de las personas y por las cosas que nos pasan nos transformamos. Queremos liberarnos del peso de unos cuerpos demasiado castigados. Porque exponernos es también reivindicarnos.
Comisariado por la artista Ainhoa Resano.
“Esto es un cuerpo” es una idea original de Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier y Laura C. Vela publicada por la editorial Comisura.
Las fotografías de esta exposición son obra de Laura C. Vela y Malu Reigal.
"*" indicates required fields
OSTEGUNA, URRIAK 17
OSTIRALA, URRIAK 18
LARUNBATA, URRIAK 19
IGANDEA, URRIAK 20
ASTELEHENA, URRIAK 21
ASTEARTEA, URRIAK 22
ASTEAZKENA, URRIAK 23
OSTEGUNA, URRIAK 24
OSTIRALA, URRIAK 25
LARUNBATA, URRIAK 26
IGANDEA, URRIAK 27
Copyright © 2024 BAD BILBAO
B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao