Kartela

cartel bad 2015 01

 

JOSUNENE ARTISTA BILBOTARRAK EGIN DUEN BAD-EN – BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAREN, XVII. EDIZIOAREN IRUDIAK ESENTZIA ERREBINDIKATZEN DU, 30EKO HAMARKADAKO COLLAGEETAN INSPIRATUTAKO IRUDI BATEKIN

  • Bilboko Udaleko Kultura Sailak antolatutako jaialdia urriaren 21etik azaroaren 1era ospatuko da. 

Argazki bat errealitatearen irudikapen leial gisa, eta collagea, zatietan oinarrituz esku hartzeko eta errealitate berriak eraldatzeko edo eraikitzeko ibilgailu gisa, dira Josune Urrutia ‘Josunene’ diseinugile bilbotarrak Bilboko Udalak antolatzen duen BAD-en antzerki eta dantza garaikidearen hurrengo ediziorako proposatu duen irudiaren oinarria. Jaialdia Hiriko sei eszenatokitan egingo da, urriaren 21etik azaroaren 1era

Irudiak, biluzik dagoen emakume gorputza erakusten du; gorputza funtsezko elementu gisa, hizkuntza eszenikoaren barruan, baina oraingo honetan hiri espazioaren barruan, multzo osoak Nicolás de Lekuonaren 30eko hamarkadako argazki-muntaketak eta collageak, gerra arteko abangoardia eta diseinu grafikoa edo Paul Rand gogorarazi ditzan.

Josune Urrutia (Bilbo, 1976), Arte Ederretan lizentziatua eta Arte Plastiko eta Diseinu Goi Mailako Teknikaria, ilustrazio espezialitatean, marrazkilaria eta koaderno-egilea da.  Marrazki zale amorratu gisa definitzen du bere burua, bere iritziz marrazkiaren indar eraldatzailea lagungarri izan daitekeelako inguratzen gaituen mundua hobeto ulertzeko. Hamar urte baino gehiago diseinu grafikoaren alorrean aritu ondoren, orain ilustrazioan eta pertsonen prestakuntzan ari da.

PROGRAMAZIOA: IKUS-ENTZULE BERRIAK

Programazioari dagokionez, Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak – BAD-ek aurreratu duenez, lehen aldiz, umeei eta gazteei arreta berezia eskainiko dien hiru lan aurkeztuko dira. Horiek dira arte eszenikoen etorkizuna, ikus-entzule zein sortzaile gisa.

“La naturaleza y su temblor” proiektuak performance ibilaldia proposatzen du Idoia Zabaleta koreografo arabarraren eskutik, Tomas Aragayk eta Sofia Asenciok osatutako Societat Doctor Alonso konpainia katalanaren laguntzarekin. Umeei –8 urtetik 14 urtera– zuzendutako ibilaldi gidatua izango da, eta partaide bakoitzak, kasko batzuen bitartez, zenbait soinu input jasoko ditu (testuak, musikak eta errealitatetik jasotako soinu zuzena), eta horiek errealitatea ikusteko modua eraldatu egingo dute.

Macarena Recuerda artistak, bere aldetik, “Collage” tailerra proposatzen du umeentzat. Jarduera, 7 urtetik gorako ikus-entzule guztiei zuzenduta eta izen bereko pieza artistikoari lotuta egongo da. Proiektu horrek eta Idoia Zabaletarenak, BilbaoEszenaren, Bilboko Udalaren Baliabide Eszenikoen Zentroaren, Artistak Egoitzan deialdiaren laguntza jaso dute.

Amaitzeko, urriaren 31n, Bilborockek Casabranca konpainia portugesaren lanaren estreinaldia jasoko du. Oraingo honetan, Bilboko nerabeekin eta BAD-ekin berarekin lankidetzan egindako lana proposatzen du. Ana Borralhok eta João Galantek zuzendutako pieza eszenikoaren protagonista Ibarrekolanda institutuko Batxilergo Artistikoko ikasle talde bat izango da. Artistek BAD jaialdirako zuzenduko duten tailerrean hartuko dute parte, urriaren 25etik 30era.

 

 

Copyright © 2021 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao