PROIEKTU IRABAZLE HAUTATUAK

MEMORIA, Itziar Manero

Proiektu hau sortzen da MEMORIA zer den aditzeko gogotik. Memoria, bakoitzarena edo kolektiboa, biologikoa, historikoa, soziala.

Amama baten eta iloba baten arteko elkartzea da. Saio bat da, galderak egiteko, elkar ezagutzeko, agur esateko eta zaintzeko, amamaren memoria desagertu baino lehenago egin behar baita, memoria hori berarena izaki; ordea, bada belaunaldi oso baten memoria kolektiboaren zati bat ere. Eszena-lan honek gaztelaniazko eta euskarazko emankizunak izango ditu.

Itziar Manero-ri buruz

Itziar Manero zuzenbidean lizentziatua da eta Giza Eskubideen, Demokraziaren eta Globalizazioaren arloko Masterra du egina. Nave73 Eskolan dauzka eginak eszena-ikasketak, Madrilen. Gaur egunean, La Tristura konpainiarekin egiten du lan, Future Lavers izeneko antzezlanean, eta baita El Pont Flotant konpainiarekin ere, Acampada antzezlanean, nazioarteko birak eginez. Produkzio propioa izango du hau, bakarkakoa, eta La Tristura konpainia ezagunaren aholkularitza izango du hemen ere.

EL MEJOR DE LOS MUNDOS, Estudio Gheada

Eszena-proposamen teknologiko bat da, eta, beraren bidez, ikusiko dugu nola eraikitzen den ikus-entzunezko auto-erretratu bat zuzenean, protagonistak bizi izandako esperientzien arabera aldatzen den antzezpen bat. Oholtzaren gainean, elkarrizketa bat izango da antzezlearen eta teknologiaren artean, eta horrek lagunduko dio bere auto-erretratu hori eraikitzen, kanpoko publiko abstraktu eta urruneko batek kontsumi dezan, gure gailuen pantailen atzean ezkutaturik. Proiektua 2018an sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailak babestutako ikus-entzunezko instalazio artistiko baten moduan, eta, orain, eszena arloko proposamen bat bilakatu da.

Estudio Gheada-ri buruz

GHEADA estudio artistiko bat da, Raquel Duránek eta Rut Brionesek eratua; igerian ibiliko dira ikus-entzunezko instalazioaren, bideo-artearen eta eszena-arteetarako proiekzioen diseinuaren ertzetan. Arian-arian, murgiltze-, performance- eta elkar eragite elementuak sartuko dituzte. Mugitzen den irudiaren hizkuntza darabilte gogoeta egiteko egungo mendebaldar gizartearen gainean. Bere lanaren xede nagusia da ikertzea zer zeregin duen banakoak kolektibitatearen barruan eta, orobat, binomio horretan ezinbestean sortzen diren sinergiak, paradoxak, trukeak eta inkongruentziak.

ROSES TO DANCE, María Andrés

ROSAS TO DANCE lanak ibilaldi historiko bat egin nahi du eszena-arloko hainbat lanetan zehar, zeintzuek, maisulanak izaki, dantza garaikidearen kultur ondarearen oinarriak ezarri baitzituzten. Denboraren trazu horri, gainera, umorea eta koreografia-hizkuntza erantsi nahi zaizkio, LaRutan konpainiak atzen urteetan hizkuntza propio moduan landu duen hori.

María Andrés-i buruz

María Andres Sanzek zuzentzen du LaRutan. Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak sorkuntzarako zenbait laguntza eman izan dizkiote konpainia honi, eta, bestalde, Estatuan ere hainbat sari irabazi izan ditu, eta Estatuko nahiz nazioarteko hainbat feria eta jaialditara gonbidatu izan dute.

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao

HAUTATUTAKO PROIEKTUAK

IKERKETA ESZENIKOKO LAU PROIEKTUK LORTU DITUZTE UDALAREN "ARTISTAK EGOITZAN" PROGRAMAKO BEKAK

(Bilbon, 2024ko ekainaren 24an) .- Bilboko Udalak, BilbaoEszenako Baliabide Eszenikoen Zentroaren bitartez, “Artistak Egoitzan” sorkuntza eszenikoari laguntzeko programaren edizio berrian hautatutako lau proiektuak jakinarazi ditu. Lau proposamen dira eta dramaturgia berrien eta dantza garaikidearen barruan kokatzen dira.

Programak 28 eskaera jaso ditu, gehienak diziplina performatiboetan eta dramaturgia eszeniko berrietan oinarrituak. Horietatik, proposamenak hautatzeaz arduratzen den batzordeak – Udaleko Kultura Saileko teknikariek osatzen dute, adituen aholkularitzarekin – Eva Guerrero Konpainiak eta Doos Kolektiboak aurkeztutakoak aukeratu ditu, “El último baile” dantza garaikideko proiektua garatzeko; Las Nenasen (Ane Sagües Abad eta Cristina Tomás Olaya) “Torcidxs” antzerki-proiektu performatikoa; Katastrofen Teatroaren “Hezetasun erlatiboa” euskarazko lana; eta “Entre mi cuerpo y yo. Llorona llévame al río” dantza garaikideko lana.

Artistek uztaila eta urria bitartean egingo dituzte egoitzak. Lehenengo bi proposamenek 2.000 euroko laguntza jasoko dute, hasierako fasean dauden proiektuak direlako, eta beste biei, garapen-fasean daudenez, 4.000 euroko laguntza emango zaie. Proposamen bakoitzak espazio bat eta BilbaoEszenaren laguntza teknikoa ere izango ditu bere proiektua garatu ahal izateko.

Garapen fasean dauden bi proposamenek, “Hezetasun erlatiboa” eta “Entre mi cuerpo y yo. Llorona llévame al río”, sormen prozesua publikoaren aurrean estreinatzeko aukera izango dute – orokorra eta/edo sektoreko profesionalak –, BAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren hurrengo edizioan, urriaren 17tik azaroaren 27ra bitartean.

HASIERAKO FASEAN DAUDEN PROIEKTUAK

“El último baile” Eva Guerreroren proiektu berria da, egoitza honetan egindako ikerketa batekin hasten den prozesua. Testuak eta zuzeneko musika izango dituen dantza garaikideko ikuskizuna izango da, 2024ko uztailean adineko pertsonei egindako elkarrizketa ugarien zatiekin eginak. Eva Guerreroren dantza garaikideko ikuskizunak eta beste proiektu batzuk ekoizten dituen Bilboko DOOS talde artistikoaren bidez garatuko da.

“Torcidxs” antzezlan eta performatikako tresna da, umorez egina, eta Z Belaunaldiaren hizkuntza postironikoa erabiltzen du eta indarkeria estetikoko egoerak antzezten ditu. Ane Sagües Abad eta Cristina Tomás Olaya sortzaile eta interpretatzaile dituen Las Nenas antzerki-proiektu performatikoak proposatua, piezaren soinu-espazioa ikertzea du helburu. Soinuaren eta ahotsaren distortsio-tresnak erabiliz, esperientzia estetikoa areagotu nahi dute, gorputzaren eta ahotsaren arteko disoziazioa aztertuz.

GARAPEN FASEAN DAUDEN PROIEKTUAK

Hezetasun erlatiboa” euskarazko lana da eta BAD jaialdiaren hurrengo edizioan estreinatuko da. Komedia garaikideko antzerkia da, adoreari, adiskidetasunari eta entrenatu ezin diren gauzei buruzkoa, munduko kirolik zailenari buruzkoa. Katastrofen Teatroaren lan berria da, Leire Olaranek eta Jone Garciak osatutako konpainia.

“Entre mi cuerpo yo. Llorona llévame al río” dantza garaikideko pieza bat da, zuzeneko musikarekin. Olaia Valle Lópezek sortu zuen, Ana Laguna kontserbatorio profesionalean dantza garaikidea ikasi eta hainbat sormen proiektu eta konpainiarekin elkarlanean aritutakoa. Azken urteotan, interprete-lana eta sorkuntza propioak uztartu ditu. Pieza BAD Jaialdiaren hurrengo edizioan estreinatuko da.

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.