Tailerrak

MOZAMBIKEKO AFRIKAR DANTZAREN TAILERRA, “MACHAWONA & MARRABENTA”

“MACHAWONA” – Fenias Nhumaio

“Machawona” Mozambike iparraldetik datorren dantza tradizionala da. Makonde tribuko gazteek egiten dute eta «marjinatuen dantza» bezala ezagutzen da.

Fenias Nhumaio Maputo hirian (Mozambike) jaio zen eta, 2016tik, zirku irakaslea da DAN’SARTES Arte-hirian. Kantu eta Dantza Konpainia Nazionaleko Gabriel Simbine irakaslearen monitore laguntzailea izan da, dantza garaikidean, modernoan, afro-fusioan eta erritmo tradizionaletan. Horrez gain, Lulu Sala koreografoaren laguntzaile gisa jardun du, eta gimnasia akrobatikoko irakasle laguntzailea izan da Maputoko Unibertsitate Pedagogikoan.

“MARRABENTA” – Deissane Machava

“Marrabenta” Maputo Mozambikeko hiriburuan sortutako musika eta dantza da, Mozambikeko dantza tradizionala eta Portugaleko musika folklorikoa uztartzen dituena. Izena portugesezko «rebentar» hitzetik eratortzen da: saltoka dantzatzen dira, lehertu arte, musikaren energiak eta erritmoak bultzatuta.

Maputo hirian (Mozambike) jaio zen Deissane Machava. 2017an, «Sprite Dance Hip Hop Sem Limites» lehiaketa irabazi zuen. Dantzari eta koreografo dihardu, CIRCO WEZO eta MOZ ÚNICO proiektuetan. Horrez gain, Mozambikeko Errepublikaren presidentearen inbestiduran dantzatu zuen, 2020ko urtarrilaren 15ean.

Copyright © 2022 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao