- Bilboko Udalak antolatuta, urriaren 15etik 25era egingo da, hiriko sei agertokitan: Bilborock, Harrobia, Campos Antzokia, Campos Antzokiko Kupula aretoa, Berreginen Museoa eta La Fundición.
- Jaialdiaren bost ikuskizunak erabateko estreinaldia izango dira eta sei izango dira estreinaldia Euskadin.
- Jaialdiko informazio-bulegoak urriaren 13an irekiko ditu ateak, San Frantziskoko Udaltegian.
- BAD #BilbaoUdazkena-ren barruan kokatzen da.
(Bilbon, 2020ko urriaren 5ean) BAD – Bilbao Antzerkia Dantza jaialdiak, Bilboko Udalak antolatua, urriaren 15etik 27ra ospatuko du bere hogeita bigarren edizioa. Edizio honetako kartela tokiko eszenaren presentzia nabarmenagatik nabarmentzen da, 13 euskal konpainiak ordezkatuta. Hauekin batera sei konpainia estatalak egongo dira. Hala, 19 konpainiek hiriko sei espazio beteko dituzte,Bilboko eszena garaikidearen erreferenteak direnak: Bilborock aretoa, Campos Antzokia eta bere Kupula Aretoa, Harrobia, Berreginen Museoa eta La Fundición.
Programazio eszenikoa urriaren 15ean hasiko da, Campos Antzokia eguneko egoitza nagusian bihurtuta. Antzokian bertan eta Kupula aretoan bi muntaia izango dira, bi euskal konpainiaren eskutik: Larutan Danza taldeak ‘Taito – Ku’ aurkeztuko du, María Andrés koreografoarena, 19:30ean; eta Artedramak gauza bera egingo du ‘Zaldi Urdina’-rekin.
ESTREINALDIAK
BADen edizio berri honetan bost ikuskizun izango dira erabateko estreinaldia eta sei izango dira estrenaldia Euskadin.
Erabateko estrenaldiak
Macarena Recuerda Sheperd – ‘The washing machine’; La Cocina/Mama Crea – ‘La maniobra Heimlich. Vomitando los 80’
Oihana Vesga eta Nerea Gurrutxaga – ‘Leiho zikin, zeru garbi’; Input Dantza – ‘Imperfectas’ eta Benetan Be -‘Porno vs Afrodita’.
Estreinaldiak Euskadin
cabosanroqueren – ‘No me hace brossa’-rekin; Emilio Rivas/La Ofrenda- “Los años de la felicidad”; As Marías – ‘Las 2 en punto’
Julián Pacomioeta Ángela Millano– ‘Psycho’; Oligor y Microscopia– ‘La Melancolía del turista’; Ripley – ‘Catástrofe; eta Bárbara- ‘Várvara’.
TOKIKO ESZENA
BAD 2020an, tokiko eszena kartelaren erdia baino gehiago da, jaialdiak tokiko talentuaren alde egindako apustu sendoaren erakusgarri.
Arestian aipatutakoei hauek gehitu behar zaie: Koldo Arostegui – ‘Bobo’; Fábrica de Brujas ‘El ascensor – Igogailua’; Neri(h)ari eta Myriam Pérez Cabezón ‘Mutu’; eta ‘Hago carrera’, Beatriz Churruca.
BAD 2020 programazioko ikuskizun eta konpainiei buruzko informazio guztia honekin batera doan txostenean dago.
BAD GEHIAGO: ARGAZKI-ERAKUSKETA
BAD, gainera, arte eszenikoetara bideratutako espazioetatik haratago hedatzen da. Hala, urriaren 13tik 23ra, Santutxuko metro-estazioan (Karmeloko sarbidea), Eva Guerreroren ‘Donde yo empiezo, tú terminas’ argazki-erakusketa izango da ikusgai.
SARRERAK
Sarrerak jaialdiaren web orriaren bidez eskuratu ahal izango dira, programazioa duten espazioetako batzuetako txarteldegietan eta web guneetan, eta BADeko informazio bulegoan (San Frantzisko Udal Zentroa, urriaren 13tik aurrera).
Aukera eta prezioei buruzko informazio gehiago, http://www.badbilbao.eus helbidean.
#BILBOUDAZKENA2020
Programa hau #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren barruan dago. Ekimenak, datorren urrian eta azaroan, kultura-planez beteko du hiria zeren eta Bilboko Udalak kultura-sektorearen aldeko apustua batean, ohartuta sektore hori dela COVID-19aren krisiak gehien eragiten duenetako bat.
#BilbaoUdazkena2020ko programazio osoak zorrotz jarraituko die osasun-agintariek ezarritako protokoloei.
SARE SOZIALAK:
∙Bilbao Udala: FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
∙Bilbao Kultura: YOUTUBE | FACEBOOK | TWITTER | INSTAGRAM
#BAD2020 #BilbaoUdazkena2020