BAD-BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDEAREN JAIALDIAK EUROPAKO PYRENART-POCTEFA PROIEKTUKO HIRU IKUSKIZUN HARTUKO DITU

  • Hauek dira BAD jaialdian aurkezten diren Europako proiektuak babestutako ikuskizunak: “Gizaki”, Lali Ayguadé Company-rena; “Oturia: íntima peregrinario”, Miguel Ángel Bernarena, eta “My name is Britney Spears”, frantziako [Lodudo] Producción konpainiarena.
  • Bilboko Udala mugaz gaindiko ekimen honen bazkideetako bat da, eta bere helburuak profesionalen prestakuntza, ikuskizunen sortzea eta ikuskizunen nazioartekotzea dira.
  • Pyrenartek MOOC bat (online ikastaro masibo eta irekia) atera du arte eszenikoen nazioartekotze-estrategien inguruan. Urriaren 17ra arte izen-ematea epea dago irekia esteka honen bidez.

BAD – Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak, Bilboko Udalak antolatuta, XXIII. Edizioa ospatuko du urriaren 14tik 24ra. Programazioaren barruan, Pyrenart europear proiektuan kokatzen diren hiru estreinaldi egongo dira.

Hiru ikuskizunak honako hauek izango dira: “Gizaki”, Lali Ayguadé Company-rena, urriaren 15ean 19:00etan La Fundición aretoan ikusi ahal izango dena; Miguel Ángel Bernaren “Oturia: íntima peregrinario”, urriaren 20an 19:30etan Campos Antzokiko Cúpula aretoan estreinatuko dena eta “My name is Britney Spears”¸ [Lodudo] Producción talderena, urriaren 20an 20:00etan Campos Antzokian ikusgai egongo dena.

Pyrenart Frantziaren eta Espainiaren arteko mugaz gaindiko lankidetza-proiektu bat da, eta Pirinioen bi aldeetako bederatzi kultura-erakundek (horietako bat, Bilboko Udalak) laguntzen dute bazkide gisa. Proiektu horren helburua da lurralde horretako artisten eta egituren ikuspen profesionala sustatzea, arte eszenikoen nazioarteko sareetan sar daitezen.

Era berean, Pyrenart-ek, sektorearen garapen ekonomikoaz gain, artisten mugikortasuna erraztea, haien gaitasun profesionala hobetzea eta elkarrizketa artistikoari eta enpleguaren sorrerari lagunduko dieten sare profesionalak sortzea ditu helburu. Gainera, jaialdia ospatzen den egunetan, Pyrenart-POCTEFA proiektuko bazkideak proiektua koordinatzeko elkartuko dira eta, era berean, edizio honetan programatutako ikuskizunez gozatuko dute.

IKUSKIZUNAK

– “Gizaki”, Lali Ayguadé Company-rena. Urriak 15 19:00etan. La Fundición. ESTRENALDIA EUSKADIN.

Covid-19k eragindako koarentenan sortutako dantza-pieza da, eta beraz, haren eragina du. Gela batean elkarrekin bizitzen ari diren bi pertsonaiaren esparruan, Akira Yoshidak eta Lali Ayguadék gizakia aztertzen dute, gizakiok oso mekanismo konplexua garelako ideiatik abiatuta. Formatu laburreko dantza-pieza honetaz gain, Mercat de la Florsek eta Dansa Quinzena Metropolitanak elkarrekin ekoitzitako dantza-piezan oinarritutako film labur zinematografikoa aurkeztuko da.

– “Oturia: íntima peregrinario”, Miguel Ángel Bernarena. Urriak 20 19:30ean Campos Antzokiko Cúpula aretoan. Dohainik. ERABATEKO ESTRENALDIA.

Dantza garaikideko ikuskizun honek Basa haranera, Aragoiko Pirinioetara, eta ekainaren 25eko erromeriara eramaten du publikoa, bere usain, musika eta dantzekin. Miguel Angel Berna koreografo aragoiarrak lurralde honi eta bertako jendeari omenaldia egingo die ikuskizunean zehar.

– “My name is Britney Spears”, [Lodudo] Producción-ena. Urriak 20, 20:30ean Campos Antzokian. ESTRENALDIA ESTATUAN.

Helduentzako dantza garaikideko pieza. Antzezlan hau ez da Britney Spears analizatzeaz, ezpaze ezer ezkutatu gabe gorpuzteaz hura: Britney iletsu bat, Britney biluzik. Britney bat tolestatu eta destolestatu ahal duguna, hura garatu eta irudi berri bat agertu baino lehen.

Sarrerak jaialdiaren webgunean daude salgai.

MOOC PLATAFORMA

Pyrenartek MOOC (online ikastaro masibo eta irekia) bat plazaratu du arte eszenikoen nazioartekotze-estrategien inguruan. Izen-ematea urriaren 17ra arte egin daiteke esteka honen bidez.

Nazioartean lan egiteko prestakuntza jaso nahi duten arte eszenikoetako profesionalentzako online ikastaro bat da, eta ez da maila espezifikorik behar izena emateko. MOOCeko edukiak 5 astetan banatzen dira, eta ikuskizun bat nazioartera zabaltzeko urratsei jarraitzen diete, diagnostikotik ekintza-planera arte. Edukiak aurkezpen-formatuan ematen dira, eta bertan ikastaroaren funtsezko kontzeptuak aurkeztuko dira, adibideko materialekin eta irakurketekin batera. Eztabaida eta iritzi-trukea sustatzeko foro bat ere jarriko da ikasleen eskura.

Ikastaroa doakoa da, 5 astekoa (ordu eta erdi astean), frantsesez edo gaztelaniaz.

SARE SOZIALAK:

badbilbao.eus
www.bilbaokultura.eus

#BAD2021
#BILBAOUDAZKENA2021

"*" señala los campos obligatorios

Proyectos de artistas individuales*
DD barra MM barra AAAA


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.

    JUEVES 17 OCTUBRE

    Sin eventos

    VIERNES 18 OCTUBRE

    Sin eventos

    SÁBADO 19 OCTUBRE

    Sin eventos

    DOMINGO 20 OCTUBRE

    Sin eventos

    LUNES 21 OCTUBRE

    No items found

    MARTES 22 OCTUBRE

    No items found

    MIÉRCOLES 23 OCTUBRE

    Sin eventos

    JUEVES 24 OCTUBRE

    Sin eventos

    VIERNES 25 OCTUBRE

    No items found

    SÁBADO 26 OCTUBRE

    Sin eventos

    DOMINGO 27 OCTUBRE

    Sin eventos

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao