Topaketa profesionalak

LA BOLSA UDALTEGIA

OSTEGUNA 17 10:00-14:00

LOLA BARROSO: “DANTZARAKO ARGIZTAPEN DISEINUA”

Lola Barroso Argiztapen Eszenikoaren diseinatzailea da. “Furiosa Escandinavia” obrarengatik, Teatro Españolaren ekoizpena, MAX 2018 SARIETAN Argiztapen-diseinurik Onenaren saria irabazi zuen. Kent at Canterburyko Unibertsitatean Teknika Eszenikoak burutu zituen. Gaur egun, antzezlan, dantza, kontzertu, opera eta musika produkzioetarako argiztapen-diseinatzaile moduan 15 urteko ibilbidea daramatza. Koreografo eta zuzendari desberdinentzat lan egin du, besteak beste, Manuel Legris, Patrick de Bana, Dani Pannullo, Cehvy Muraday, Vicente León, Fermín Cabal, Fátima Miranda eta Víctor Velascorekin. Bestalde, lan egindako konpainien artean, Compañía Nacional de Danza eta Centro Dramático Nacionala ditugu. Aldi berean, Madrilgo zeinbat eskolatan irakasle lanak egiten aritzen da.
“Dantzariak argitan bizi dira arrainak uretan bezala” (Jean Rosenthal)
Dantza-ikuskizun batean argiztatzen jarduten dabilena talde sortzailearen partea da, eta nola funtsean dantzarien mugimenduen eta musikaren bidez iradoki eta adieraztea dantza-ikuskizun irudi-segida bat denez, argiztapenak modelatu eta determinatuko du zer moldez hauteman beharko den artistaren, espazioaren eta mugimenduaren irudi hori. Beraz, argiztapenak ikuskizunaren erritmoa kontrolatzen du, era bateko eta besteko material eszenikoak elkar lanean koordinatuz.
Dantza, klasikoa izan, zein garaikidea izan, argiztapenaren diseinurako eremu artistiko kilikagarrienetakoa da. Gorputzaren eta atmosferaren modelatzean arreta jartzeko aukera izanez, argiztatzen duenak irudikapenerako espazioa sortzeko askatasun handia izan ohi du.
Lolak dantzaren munduan egin izan dituen lan batzuen eta besteen adibideak jarriz, argiztapenaren diseinatzailea dantza-ikuskizun baterako argiztapen-diseinuaren sortze-prozesuan nola barneratzen den ikusiko dugu.

Izena ematea: info@atae.org (bermea 5 €) Epea: urriak 15

OSTIRALA 18 10:00 – 14:00

IKUSKIZUNARI AZPITITULUAK JARTZEA NAZIOARTEKO MERKATURAKO

ARTE ESZENIKOETAKO PROFESIONALENTZAT
Lantegi honetan, azken urteetan ikuskizunak nazioartera eroateko bilatu izan diren konponbideetarako erabilitako tresna eta teknologiak ezagutzera emango dira.
Lantegiaren xedea ikuskizunak azpititulatzeko azken teknologiak ezagutzera ematea da: sistema teknikoak, softwareak, ohiko arazoak, pantailen kokapena, ikusgaitasuna, hainbat hizkuntzatan gaintitulatzea, besteak beste.
Ikuskizuna itzulpenaren eta gaintitulazioaren bidez aberatsago bihur dezaketen sistemak zeintzuk diren ezagutzera eman nahi da, eta egoki hautatzeko beharrezkoak diren tresnak zeintzuk diren ikusiko da.
Lantegiaren edukien eskema laburra:

• Zer da gaintitulatzea?
• Antzerki-ikuskizunen itzulpena: metodo ezberdinak, abantailak eta desabantailak (aldi bereko interpretazioa, gaintitulazioa, irisgarritasuna).
• Norentzat itzultzen den.
• Nortzuk izan ohi diren solaskideak eta haien rolak: konpainia, antzerkia, jaialdia, nork itzultzen duen eta operadorea.
• Gaintitulatzeko sistema teknikoa: led-ak, proiekzioa, betaurrekoak eta beste pantaila mota batzuk: abantailak eta desabantailak, sistemarik egokiena hautatzeko irizpideak eta kontuan hartu beharreko faktoreak.
• Prozesua ezagutzea: aurreprodukzioa, itzultzen duenaren lana ulertzea, estandarrak (luzerak, mozketa, laburpenak…), behar den materiala, pantailaren eta gaintituluak ezartzen dituen operadorearen kokalekua, kontuan hartu beharreko elementu tekniko eta ikusizkoak, nola aurre egin azken orduko arazoei, alderdi ekonomikoak…
• Kasu praktiko batzuk eta parte hartzaileekin eztabaida.
• Azken gomendioak.
• Mahai-ingurua:

  • Carlota Gurt (Temporada Alta jaialdiaren azpitituluetarako arduraduna)
  • AhoDubber-en aurkezpena, zuzeneko emanaldietarako laguntza idiomatikoa (Ibon Saratxaga, Inma Hernáez UPV/EHU)
  • Estella Oncins, Transmedia proiektu europearra (Universitat de Barcelona)

Izena ematea: info@atae.org Epea: urriak 15

LARUNBATA 19 9:30-14:00/15:30-17:00

DANTZA, ARTE DRAMATIKO, HEZIKETA ETA IKERKETAKO I. TOPAKETA

2019ko urriaren 19an Dantza, Arte Dramatiko, Heziketa eta Ikerketako I. Topaketa ospatuko da, BAD jaialdiaren barruan.
Arte Eszenikoetako zenbait aditu jardungo dira beren ikerketa teoriko, aplikatu eta performatiboak eztabaidatu eta aurkezteko.
Hauek izango dira jardunaldiaren ardatzak:
1. Irakaskuntza ez-arautua eta arte dramatikoa.
2. Dantzaren eta arte dramatikoaren irakaskuntza eta ikerkuntza goi-mailako irakaskuntza artistikoan eta unibertsitateetan: aukera berriak.
3. Esperientzia profesionala: sorkuntzan, banaketan eta programazioan.

1. mahaia 10:00etatik 11:30etara
Izenburua: Dantza eta arte dramatikoko eskolen etorkizuna.
Ingurua: Araudia.
Abiapuntua: Zer behar dugu dantza eta arte dramatikoko eskoletan?

2. mahaia 12:00etatik 14:00etara
Izenburua: Arte Eszenikoetako Goi Mailako Hezkuntzara hurbiltzea (Dantza eta Arte Dramatikoa): irakaskuntza eta ikerkuntza.
Ingurua: Unibertsitatea eta goi-mailako arte-irakaskuntzako zentroak.
Abiapuntua: Dantza Hezkuntza eta Formaziorako ikertzaile gazteen arteko topaketa.

3. mahaia 15:30etatik 17:30etara
Izenburua: Pertsonen errealitatea Arte Eszenikoen lanbidean (Dantza eta Arte Dramatikoa).
Ingurua: Sorkuntza, banaketa eta programazioa.
Abiapuntua: Nola hobetu Euskal Herrian Arte Eszenikoen banaketa?

Izena ematea dohainik. Topaketarako, izena emanez eta zein entitatetik zatozten adieraziz, izena ematea eskertzen dugu, helbide honetara bidaliz info@addedantza.org

Antolatzailea: ADDE Hezkuntza Batzordea, Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea (Eneko Balerdi, Aiala Echegaray eta Alicia Gómez Linares)

Laguntzaileak: BAD jaialdia, Dantzerti, D + I Dantza eta Ikerketako Elkartea
Informazio gehiago: info@addedantza.org

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.