BAD – BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDEAREN JAIALDIAK ARTE ESZENIKO ABANGOARDISTENEKIN 16 HITZORDU PROGRAMATU DITU

(Bilbo, 2023ko irailaren 25ean).- BAD – Bilboko Udalak antolatutako Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiak XXV edizioa ospatuko du urriaren 12tik 22ra. BAD Jaialdiak XXV. edizioaren programazioa aurkeztu du, gaur goizean, Udaletxean egin den prentsaurreko batean. Bertan izan dira Itziar Urtasun Jaietako Zinegotzia eta Kultura eta Gobernantzako Zinegotziaren Albokoa, eta Alicia Otxandategi BADeko zuzendaria.

Kultura abangoardistaren jaialdi bilbotar honek urriaren 12an, osteguna, hasiko du bere edizio berria La Fundicionen (19:00etan) Olfa Sendesniren Rabia(a)-Amorruaرابعة” proposamenarekin, gaur goizeko prentsaurrekoan ikusi ahal izan dena. Pieza hau pentsamendu, erreferentzia kultural eta hizkuntza desberdinen dantza da (arabiera, gaztelania eta euskara), Ekialde Ertaineko, Ipar Afrikako eta Euskadiko kulturak poesia mistikoaren, kantu funtsezko eta tradizionalaren, dantza zirkularraren, ekialdeko dantzaren eta euskal dantzen bidez uztartzen dituena.

Artistak Egoitzan-Bilbaoeszena 2023 beka jaso duen lan honek emango dio hasiera aurtengo edizioari, eta 16 konpainia izango dira bertan, horietako zazpi bertakoak, sei nazionalak eta hiru nazioartekoak (Argentina, Portugal eta Frantzia).

BAD Jaialdiak, urtez urte kulturaz gozatzen duenaren agendan markatu beharreko datetako bat, tokiko talentu sortzaileari ezinbesteko laguntza ematen dioten hamasei hitzordu eskainiko ditu – aipatutako Olfa Sendesni, Paula Gironi, CIA. Analógica, Neri (H)ari – Myriam Pérez Cazabón, La Higuera eta NODE – eta Estatuko beste erkidego eta txoko batzuetako (Katalunia, Kanariak, Andaluzia, Nafarroa edo Madril) ikuskizunen aukeraketa zaindua.

BAD Jaialdiak amaiera emango dio programazioari urriaren 22an, igandeaEuskadin egingo diren bi estreinaldirekin: lehena, Aina Alegre koreografoaren eskutik iritsiko den dantza-pieza bat, “ETUDE4 – Fandango y otras cadencias” izenekoa (La Fundición, 18:00etan). 20:00etan, Bilborock Aretoan, AzkonaToloza konpainiaren “ Concierto geológico” txanda izango da, adin guztietako jendearentzako hitzaldi performatibo batekin.

ESTRENALDIAK

ERABATEKO ESTRENALDIAK

BADek BI erabateko estreinaldi programatu ditu:        

ESTRENALDIAK EUSKADIN

BADek ZORTZI estreinaldi programatu ditu Euskadin:

ESTRENALDIA ESTATUAN

Euskal konpainia eta artistek osatuko dute BAD 2023ren programazioa: Paula Gironi, “Embo (r)rak, Artistak Egoitzan -Bilbaoeszena 2023 beka jaso duena (urriaren 17an, 19:00etan, Harrobian). Asteazkenean, hilak 18, Cía Analógicak  “Lo que pasa mientras” dantza garaikideko pieza partekatuko dute. Ostegunean, hilak 19, Nere (h) ari – Myriam Pérez CazabónHiru (3)”, Harrobian 19:00etan; eta NODE konpainia Campos Antzokiko Cúpula  Aretoan 21:00etan Arachno” piezarekin izango dira.

JARDUERA PARALELOAK

Jaialdiaren esparruan, dantza inklusiboko praktika artistikoei buruzko “Breathing together” topaketak egingo dira, ORGANICeko Natalia Monge estatuko beste konpainia batzuekin egiten ari den praktika koreografikoen proiektuaren barruan.

Topaketa horiek sarrera librea izango dute, eta profesionalei eta interesa duten pertsona guztiei irekita daude. (Urriaren 12, 13 eta 14an Bilborock aretoan).

SARRERAK

Ikuskizun bakoitzerako sarrerek 10 euro balioko dute. Erosteko informazio guztia eskuragarri dago jada jaialdiaren webgunean.

www.badbilbao.eus webgunean ere erosi ahal izango dira honako BONU hauek:

JAIALDI IRAUNKORRA

BAD Jaialdiak Erronka Garbia zigilua lortzeko prozesuari ekin dio. Ihobe-Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak ematen duen ziurtagiri honek bere diseinuan eta antolaketan neurriak integratzen dituzten ekitaldiak aitortzen ditu, ingurumenean izan ditzakeen eragin negatiboak minimizatzeko. 

Horrela, BAD-ek bat egingo du FANT eta Bilboko Kalealdia bezalako ziurtagiri hau lortu duten beste Udal Jaialdiekin, Udalak iraunkortasunarekin eta ingurumenarekiko duen konpromisoa bermatuz.

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.

    OSTEGUNA, URRIAK 17

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 18

    Sin eventos

    LARUNBATA, URRIAK 19

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 20

    Sin eventos

    ASTELEHENA, URRIAK 21

    No items found

    ASTEARTEA, URRIAK 22

    No items found

    ASTEAZKENA, URRIAK 23

    Sin eventos

    OSTEGUNA, URRIAK 24

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 25

    No items found

    LARUNBATA, URRIAK 26

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 27

    Sin eventos

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao