BAD JAIALDIAK GAUR HASIKO DU HURRENGO EGUNETAN BILBO ANTZERKI ETA DANTZAKO ESTREINALDI ABANGOARDISTENEZ BETEKO DUEN EDIZIO BERRIA

  • BAD Jaialdia Metrokoadroka Sormen Laborategiaren Zeozertan Dabil baina ez dakit zertan” ikuskizunaren aurrestrenaldiarekin hasiko da gaur.
  • Gainera, asteburu honetan estreinatuko ditu honako ikuskizun hauek: erabateko estrenaldiak- “La fragilidad de mi pene”, Mollisena; eta “Platea”, Tripak kolektiborena; Estatuan estreinaldiak- “LP Long play”, Olga_Cirqanalogiquerena; eta Sleepwalk Collective & Christopher Brett Baileyren  Euskadiko estreinaldia, “Psychodrama”.
  • Astelehenetik aurrera honako saio hauetaz gozatu ahal izango da: erabateko estrenaldiak Denis Martínezen “365” ikuskizuna; Vulnera Compañíaren “Lo que no se ve”, eta Itziar Maneroren “Memoria”; Sandra Gómezen “Bailar al sonido” ikuskizunaren estrenalida Euskadi; eta Utopisistas konpainiaren  “I’ll be back” ikuskizunaren estrenaldia Estatuan.
  • BADen programazio osorako sarrerak jaialdiaren webgunean eros daitezke.

(Bilbon, 2022ko urriaren 13an).- BAD – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia, Bilboko Udalak antolatuta, gaur emango dio hasiera bere XXIV. edizioari, datorren igandera arte (hilak 23) luzatuko dena.

Jaialdia, urtez urte agenda kulturalean ezarri beharreko datetako bat, estreinaldiz betetako programazioarekin dator. Horrela, datozen egunetan BADen proposamenak hartzen dituzten guneetara hurbilduko dena saio hauetaz gozatu ahal izango du:

  • Osteguna, urriak 13

AURREESTRENALDIA          

  • “Zeozertan dabil baina ez dakit zertan” (Euskadi), Metrokoadroka Sormen Laborategia. 19:00etan. La Fundición.

Proposamen horrek jendea etxe batean -edozein etxean-, egongela batean -edozein aretotan- kokatzen du, eta bertan hiru lagunek galdetzen diote beren buruari: “Familia bat al gara?”. Obra hastean, publikoak ez du argi izango hiru presentzia horien arteko harremana, baina pixkanaka, bere ekintzen bidez, bere barre lataratuen azpian zer ezkutatzen den argituko da. Hori oinarri hartuta, galdera, kontraesan eta umore-une ugarik ustekabeko bidaia eszeniko bat osatzen dute.

  • Ostirala, urriak 14

ERABATEKO ESTRENALDIA           

  • “La fragilidad de mi pene”, Mollis (Euskadi). 21:00etan, La Fundición.

Antzerki fisikoko–dantza–zirko pieza hau protagonistaren haserrearen esploraziotik sortzen da, eta bere haserrearen tristuratik haratago zer dagoen galdetzen dio bere buruari. Atic H. Deba artistaren lan honek Artistak Egoitzan -Bilbaoeszena 2022 beka jaso du.

ESTRENALDIA  ESTATUAN

  • “LP Long play”, Olga_Cirqanalogique (Frantzia – Uruguay). 19:00etan. Harrobia.

“Long Play” gaur egungo zirkuko eta musikako ikuskizun bat da, ikusizko eta soinuzko azpimundu bat, non gure nortasunak dantzatzen dituzten, diskurtso politikoen, freak show-en, migrazio-bulegoen eta koadro errenazentisten artean giza hauskortasunaren arrakala bat irekiz. Proiektu hau Travesia-Pirineos de Circo mugaz gaindiko lankidetza-proiektuaren onuradun izan da. Bilboko Udala da proiektu horren bazkide.

  • Larunbata, urriak 15

ERABATEKO ESTRENALDIA           

  • “Platea”, Tripak kolektiboa (Euskadi). 19:00etan. Harrobia.

Teatro-performance proposamena. Itsasertzean, mareen mugimenduak azalpenik edo amarratzerik aurkitu gabe eman eta hartzeko bizitzaren propietatea nabarmentzen du. Iritsi eta joaten diren pertsonek, noraezean eta konortea galduta, bizitza bat eta heriotza bat izan zuten lehenago. Orain, paduran, mahai sendo baten aurrean, zeremonia-maistrak berehalako oturuntzara gonbidatzen ditu, nahiz eta haien gorputzak eta borondateak oraindik kulunkatzen diren.

ESTRENALDIA  EUSKADIN

  • “Psychodrama”, Sleepwalk Collective & Christopher Brett (Euskadi – Erresuma Batua). 21:00etan. La Fundición. 

“Psychodrama” Christopher Brett Bailey idazle, interprete eta musikari kanadarrak eta Sleepwalk Collective eszena-konpainia esperimentalak sortu eta interpretatutako lehen pieza kolaboratiboa da. Pop exorzismo kultural moduko bat da, marrazki bizidunen basakeriari eta kontakizunen ahalmen korrosiboari buruzko ikuskizun itsaskor eta iheskorra.

Astelehenetik aurrera, estreinaldi hauek ere nabarmentzen dira:

  • Astelehena, urriak 17

ERABATEKO ESTRENALDIA           

  •  “365”, Denis Martínez (Euskadi). 19:00etan. Cúpula Aretoan. Campos Antzokian.

Dantza-ikuskizun honetan, Denis Martinezek haurtzaroko urtaroek fisikoki eta mentalki nola eragin ziezaioketen irudikatzen du. Hainbat urtez Bilbon bizi ondoren, urtaro-aldaketek eta argiaren kalitateak eragiten dituzten aldaketa emozional asko jasan ahal izan dituela kontatzen du artistak, Euskadin bere lehen urtean izan zituen emozioak eraikiz. Lanak Artistak Egoitzan-Bilbaoeszena 2022 beka jaso du.

  • Asteartea, urriak 18

ERABATEKO ESTRENALDIA

  • “Lo que no se ve”, Vulnera Compañía (Euskadi). 19:00etan. Harrobia.

Indibidualismo espazialak gorputzak nola merkaturatzen, begien bistan, erabiltzen eta zanpatzen dituen erakusten duen antzerki-pieza da, eta galdera hau planteatzen du: zeren alde ari gara erabiltzen forma artistikoa? Eszenabide 2021 saritutako proiektua 2021.

  • Asteazkena, urriak 19

ERABATEKO ESTRENALDIA

  •  “Memoria”, de Itziar Manero (Euskadi). 19:00etan. Harrobia.

“Memoria” oroimenari eta haren galerari buruzko antzezlana da. Amona baten oroitzapenak erregistratzeko saiakera, eta bere buruari galderak egiteko, elkar ezagutzeko, zaintzeko eta agur esateko saiakera, amonaren oroitzapenak desagertu baino lehen. Artistak Egoitzan 2021ek lagundutako proiektua, BilbaoEszenaren bidez Udalak bultzatutako eta 2021eko Harrobiako Transiciones 2021 hautaturiko bekak, gorabidean dauden artistei eta/edo taldeei laguntzeko prozesuetarako laguntzak.

  • Osteguna, urriak 20

ESTRENALDIA  ESTATUAN

  • I’ll be back”, Utopisistas (Suitza-Suedia -Italia-Euskadi). 19:00etan. Harrobia.

“I’ll be back” dantza-ikuskizun bat da, non lau dantzariek beren burua mugitzen eta hitz egiten duten, izaki anizkun batean, gorputz kolektibo batekin eta kontzientzia partekatu batekin.

ESTRENALDIA  EUSKADIN

  • “Bailar al sonido”, Sandra Gómez (Valentzia).  21:00etan. Cúpula Aretoan Campos Antzokian.

“Bailar al sonido” soinua energia-iturritzat hartzen duen dantza- eta soinu-proposamen bat da, eta haren hedapenak energia aldatzea dakar berekin, gorputza aldatu eta haren egoera eta lekua aldatu ahal izateko. Pieza hiru ariketetatik abiatuta eraikitzen da. Ariketa horietan soinuaren bidez soinuen aldaketa esperimentatu nahi da erresonantzia-joko batean.

SARRERAK

BADen programazio osorako sarrerak jaialdiaren webgunean eros daitezke.

Prentsarako eskuragarri dauden Zinemaldiko material guztiak esteka honetan kontsulta daitezke.

SARE SOZIALAK:

badbilbao.eus

www.bilbaokultura.eus

#BAD2022

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.

    OSTEGUNA, URRIAK 17

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 18

    Sin eventos

    LARUNBATA, URRIAK 19

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 20

    Sin eventos

    ASTELEHENA, URRIAK 21

    No items found

    ASTEARTEA, URRIAK 22

    No items found

    ASTEAZKENA, URRIAK 23

    Sin eventos

    OSTEGUNA, URRIAK 24

    Sin eventos

    OSTIRALA, URRIAK 25

    No items found

    LARUNBATA, URRIAK 26

    Sin eventos

    IGANDEA, URRIAK 27

    Sin eventos

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao