Erresidentzia Artistikoak (2019)

ZIRKU GARAIKIDE, ANTZERKI ETA DANTZA HIRU PROIEKTUK JASOKO DITUZTE BILBOKO UDALAK, EUSKAL ESZENA GARAIKIDEARI LAGUNTZEKO DEITZEN DUEN “ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMAREN 4.000 EUROKO LAGUNTZAK

Aurkeztutako 28 proposamenetatik aukeratu diren hiruek, instalazioak, baliabide teknikoak eta aholkularitza juridikoa izango dituzte euren proiektuak aurrera eraman ahal izateko, eta horietatik bi Bilboko Antzerki eta Dantza garaikidearen – BADen hurrengo edizioan estreinatuko dira

“Artistak egoitzan” Bilboko Udalak, BilbaoEszenaren bitartez, aurrera daramanapustu berritzailea da, eta bere helburua hiriko arte eszenikoa sustatzea da, baliabide ekonomikoak, baliabide teknikoak eta laguntza artistikoa artisten edo ikerlarien esku jarriz.

 

Bilboko Udalak, BilbaoEszenaren, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren, bitartez, sorkuntza eszenikoari laguntzeko “Artistak Egoitzan” programaren hamaikagarren edizioan aukeratutako hiru proiektuak jakinarazi ditu. Antzerkian eta dantzan, zirku garaikidean eta performancean aritzen diren Bizkaiko bi konpainiaren eta Gipuzkoako baten hiru proposamen dira.

 

Guztira, deialdiak 28 eskari jaso ditu –horietatik 10 euskaraz egingo diren proiektuetarako– guztiak ere Euskal Herritik edo euskal artisten edo konpainien eskuetatik jasotakoak. Guztien artean, proposamenak aukeratzeko ardura izan duen batzordeak, –Bilboko Udaleko Kultura Saileko teknikariek osatua, kanpoko adituen aholkularitzarekin–, NODEk aurkeztutako “PUGNA”, Gorka Pereirak (Zirkozaurre) aurkeztutako “Tiempo”eta Eguzki Zubia artistaren “PERDURABLETercer acto”proiektua aukeratu ditu.

 

Aukeratutako egitasmo bakoitzak 4.000 euroko laguntza jasoko du eta, horrez gain, BilbaoEszenak lekua eta laguntza teknikoa eskainiko dizkio, bere sorkuntza egitasmoa edo ikerketa eszenikoa aurrera eraman ahal izateko. Horrez gain, sorkuntza prozesua ikus-entzuleen edo/eta sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukera izango dute, urriaren amaieran egingo den Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren, BADen, hurrengo edizioaren barruan.

 

Nekane Alonso funtzioetako Kultura Saileko zinegotzi eskuordetuak, Iñaki López de Aguileta Kultura zuzendariak, Justo Ezenarro Kultur Programazio zuzendariordeak eta Alicia Otxandategi BADeko zuzendariak osatzen duten Programazioaren Balorazio Batzordeak, emakumearekin erlazionatutako gaiak jorratzen dituzten lan ugarien eta diziplina anitzeko osagai indartsua duten lengoaia berriak erakusten dituzten proposamenen presentzia azpimarratu du. Aukeratutako hiru proposamenak hauek dira:

 

GipuzkoakoNODEkonpainiaren “PUGNA”. Sorkuntza prozesuetan murgilduta, sorkuntza artistiko era berriak bultzatzeko apustua egiten dute, komunikaziorako kanal berriak ikertzen dituzten bitartean.“PUGNA”,testuinguru eszeniko berean dantza garaikidea, zuzeneko musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoak bateratzen dituen performance pieza da. “PUGNA”lanak, indarren arteko elkarrizketaren bitartez pribaturen eta publikoaren arteko mugak, eta edertasuna eta maitasuna leku sakon eta ilunetan aurki daitezkeela erakutsi gura du. Lan hori BADen hurrengo edizioan estreinatuko da.
Aukeratutako bigarren proposamena Gorka Pereiraren(Zirkozaurre)“Tiempo” da. “Tiempo”,dantzaren eta zirku garaikidearen bitartez ikusleak bidaian eramango dituen lana da, denbora ulertzeko hainbat modu sortuz; zirku eta dantza elementuen eta diziplinen artean sortuko diren harremanek indarra, dinamismoa, moldakortasuna eta kolorea emango diote lanari. Penduluaren mugimendutik abiatuz, teknologia berrietan oinarritzen da, hainbat patroi ikertuz eta haiekin dantza eginez. Denbora agertokiko beste osagai gisa lantzen du, artistarekin harremana duen, mugitzen den, dantza egiten duen, agertokian patroiak marrazten dituen eta gorputz partituretara eramaten duen beste entitate bat. “Tiempo”udazkenean estreinatuko da, Bilboko Antzerki eta Dantza garaikidearen barruan, baita ere.

 

Amaitzeko,Eguzki Zubiaren “PERDURABLETercer acto”proiektua, dantza eta antzerki proposamena da, menopausia igaro duten emakumeei buruz dauden aurreiritziak eta ideiak lantzeko, zahartzeak dakarren bazterketa, ikusgai izateari uztea eta horrek dakarren gainbehera pertsonala. Eguzki Zubia, euskal eszenan ibilbide luzea duen artistak ikuspegi erabat desberdina eskaini gura du: positiboa, bizitasunez betea eta esperientziak ematen duen ezagutzaren adierazgarria. “PERDURABLETercer acto”,emakume artista, adineko eta aktibo jarraitu nahi duenaren ikuspegi pertsonaletik abiatzen den proiektua da, emakume askok euren bizitzaren azken partean, hirugarren aktoan, duten sentimendu orokorra erakutsi gura duena. Eguzki Zubiakwork in progress aurkezpena egingo du BADen.

 

 

 

 

 

 

 

 

1. ARTIKULUA: XEDEA

1.1 Deialdi orokor hauen xedea da Bilboko Udalak 2019. urtean bekak emateko prozedura arautzea, hain zuzen ere, Bilbaoeszenaren “Artistak Egoitzan-2019” programa barruan proiektu eszenikoak garatzeko bekak.

1.2 Bilbaoeszenaren “Artistak Egoitzan-2019” programaren helburu nagusia da arlo eszenikoetan sorkuntza edo ikerketa prozesuak garatu nahi dituzten artistei eta erakunde artistikoei laguntzea, dirua eta azpiegiturak emanez.

1.3 Beketako bat, gutxienez, jendaurrean edo/eta beste artista batzuen aurrean aurkeztu beharreko emaitza euskara hutsez ematen duen proiektuentzat izango da; eta beste bekak Euskal Herriko artistentzat edo artista kolektiboentzat izango dira.

 

2. ARTIKULUA: DEIALDIAREN ERREFERENTZIA OROKORRAK

2.1 Bilbaoeszenaren “Artistak Egoitzan-2019” programa Bilboko Udalaren Kultura Sailak (Kultura Zuzendaritza) sustatzen du.

2.2 Deialdiaren finantzazioa

DEIALDI HONETARAKO DIRU KOPURUA…………… 12.000 €

PEP KODEA : 2019/00017

Aurrekontu-partida: 2019 41000 33410 4809900

2.3 Deialdiaren helburuak:

  • Arte sorkuntza sustatzea, arte eszenikoei lotutako artistek garatzen dituzten proposamen eszenikoen bitartez.
  • Arte sorkuntzan ikerketa-prozesuak bultzatzea, arlo eszenikoak eta, batez ere, dramaturgia berriak ardatz nagusiak izanik.
  • Euskal Herrian garatzen diren sorkuntza eta ikerketa prozesuen berri ematea bertako artistei eta publikoari.

2.4 Beken diru-zuzkidura

Beka bakoitzeko: 4.000

2.5 Gehieneko beka-kopurua: 3

2.6 Gehienez aurkeztu ahal den proiektu-kopurua: eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bat aurkez dezake.

2.7 Bekak emateko araubidea: norgehiagoka.

2.8 Balorazio Batzordea

Balorazio Batzordearen osaera: Kultura Sailaren zinegotzi ordezkaria, Kulturako zuzendariordea, Kultur Programazioko zuzendariordea eta Arte Eszenikoen Taldeko burua.

Instruktore teknikoa Administrazio Prozesuen zuzendariordea izango da.

Arte eszenikoen arloko adituak Balorazio Batzordearen aholkulariak izan daitezke.

 

3. ARTIKULUA: AURKEZTUKO DIREN PROIEKTUEN EZAUGARRIAK

Deialdira aurkezten diren proiektuek ezaugarri hauek izan behar dituzte:

  • Arlo eszenikoetan eta, batez ere, eszena berriekin zerikusia duten arloetan sorkuntza edo ikerketa prozesu baten garapena aurkeztu behar dute, antzerkia edo/eta mugimendua ardatz nagusia izanik. Hala ere, ez dira baztertuko arte eszenikoetako diziplina tradizionalekin lotutako lanak, hala nola kaleko antzerkiaren, zirkuaren inguruko lanak eta bestelako lanak.
  • Oinarri hauen 4. artikuluan ezarritako garapen baldintzei (iraupena, kokalekua, datak…) egokitzeko gai izan behar dira, eta 2.2 artikuluan aipatzen diren diru-kopuruetara ere moldatu behar dira.
  • Proiektu handiago baten garapen partziala izan daitezke.

 

4. ARTIKULUA: EGOITZAREN GARAPENA

4.1 IRAUPENA

Egoitza bakoitzak gehienez 25 eguneko iraupena du eta epealdi horretan modu trinkoan garatuko da, aurkeztu eta hautatutako proiektu artistikoan oinarrituta.

4.2 ESPAZIOAK ETA KOKALEKUAK

Udal lokalak jarriko dira artista hautatuen eskura, euren proiektuak garatu ditzaten. Hala ere, urian egon baina udalarenak ez diren lokalak erabiltzea proposa daiteke, aparteko izaeraz, baldin eta BilbaoEszenarentzat gain-kosturik ez badakar. Egoitza bakoitzaren kokaleku zehatza proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera adostuko da hautatutako artistekin.

4.3 DATAK

Deialdi honen egoitza artistiko guztiak ahal dela 2019ko uztailean, abuztuan, irailean eta urriko lehenengo hamabostaldian egingo dira.

Artistak edo artistek laneko asteak epealdi horren barruan proposatu ahal dituzte eta antolakuntzak egutegia proposatu eta azken erabakia hartuko du; bertan, ezin da jardueren arteko gainezarpenik egon eta egoitzen erabilera arauak bete beharko dira, espazio horiek erabiltzeko prest dauden ala ez aintzat hartuta. Erabaki horiek antolakuntza eta artisten artean adostuko dira.

4.4 LAGUNTZA TEKNIKOA

Egoitza batzuetan, ahal bada eta antolatzaileek beharrezkoa dela iritziz gero, lan teknikorako bost egun izan ahal dituzte, soinua eta argiak barne, beren beregi prestatutako leku batean. BilbaoEszenak erabakitako bitartekoak eta teknikariak egongo dira horietan.

 

5. ARTIKULUA: ESKATZAILEAK

5.1. Edozein pertsona fisiko edo juridikok eska dezake beka horietako bat, oinarri hauen 3. artikuluan azaldutako proiektuen modukoak sustatu edo burutzeko.

5.2 Beka duten proiektuak 18 urtetik gorako artista bakoitzak edo artista taldeek aurkeztu ahal dituzte.

5.3 Edozein nazionalitatetako pertsonek eskatu ahal dute beka.

5.4 Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legearen 13. Artikuluaren arabera, diru-laguntza lortzeko debeku edo bazter geratzeko kasuetako batean daudenek ezin dute beka jaso edo emakume eta gizon arteko berdintasunari buruzko 4/2005 Legearen 24.2 Artikuluaren arabera.

 

6. ARTIKULUA.- ESKABIDEAK

6.1. Eskabidea aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 8an amaituko da (egun hori ere barne).

6.2. Informazioa eta eskabideen tramitazioa.

Deialdiaren inguruko informazioa BAD jaialdiaren web orrian (www.badbilbao.eus) argitaratuko da.

EskabideakBAD jaialdiaren web orrian (www.badbilbao.eus) aurkeztu behar dira, horretarako prestatu den inprimakia betez (eskabide orria) eta oinarrietako 7. artikuluan adierazitako agiriak erantsi behar dira.

6.3. Eskabide orria.

Proiektu bakoitzeko eskabide orri bat bete beharko da web orrian, Udalak emandako ereduaren arabera eta oinarri hauen 7. artikuluan eskatzen den dokumentazioarekin batera. Eskabide orri ezberdinak daude artista taldeentzat eta norbanakoarentzat.

6.4. Eskatutako diru-kopurua 4.000 € izango da.

Aurkeztutako eskabidea hobeto baloratzeko egokitzat jotzen dituen argibide guztiak eskatu ahal dizkie Udalak pertsona edo talde eskatzaileei.

 

7. ARTIKULUA: AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

7.1 Agiriak:

  • Eskabide orria (eredu ofiziala).
  • Eskatzaileak pertsona fisikoak badira, bakoitzaren NANaren fotokopia. Eskatzaileak pertsona juridikoak badira, eraketa-eskritura eta estatutuak eta IFKren fotokopia.
  • Diru-laguntza eskatzen duen artistaren edo artista-taldearen curriculuma.
  • Pertsonaren edo erakunde eskatzailearen aitorpena (pertsona bakoitzeko bat), Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legearen 13. artikuluak ezartzen dituen debekuetako bat ere ez duela adierazten duena eskura jarriko den ereduaren arabera, edo Emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko 4/2005 Legearen 24.2 artikuluaren arabera.

7.2 Aurkezpeneko hizkuntza

Proiektuak euskaraz edo gaztelaniaz bidali ahal dira.

7.3 Eskaria ez badago behar bezala beteta, daturen bat edo agiriren bat falta bada, eskaria egin duen pertsonari edo erakundeari posta elektronikoz eskatuko zaio akatsak zuzentzea, eta 10 egun balioduneko epea emango zaio. Ez badu horrela egiten, eskaria artxibatu egingo da izapide gehiagorik egin barik.

7.4 Saria jasotzeko aukeratutako pertsonak Espainiako lurraldean egoitza fiskala badu, Udalak saria emote aurretik, honako hauek aurkeztu beharko ditu:

a)    Zerga-betebeharrak ordainduta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria, hasitako urtean administrazio eskudunak egina, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta dituela egiaztatzen duen ziurtagiria ere, hasitako urtean Diruzaintza Nagusiak egina.

b)    Bilboko Udalaren aldetik, kontzeptua edozein izanda ere, inoiz ordainketarik jaso ez dutelako Hartzekodunen Erregistroan inskribatuta agertzen ez diren pertsonek, “Hartzekodunen Fitxa” behar bezala beteta aurkeztu beharko dute (emango zaien ereduaren arabera). Horrekin batera NAN/IFZ/pasaportea eta dirua sartuko den banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen edozein agiri ere aurkeztu beharko dituzte.

7.5 Bestalde, saria jasotzeko aukeratutako pertsonak, egoitza fiskala ez badu Espainiako lurraldean, honako hauek aurkeztu beharko ditu, Udalak saria emote aurretik:

a)    “Egoitza Fiskalaren Ziurtagiria”, egoitza duen nazioan eskumena duen agintariak egina.

b)    Bilboko Udalaren aldetik, kontzeptua edozein izanda ere, inoiz ordainketarik jaso ez dutelako Hartzekodunen Erregistroan inskribatuta agertzen ez diren pertsonek, “Hartzekodunen Fitxa” behar bezala beteta aurkeztu beharko dute (emango zaien ereduaren arabera). Horrekin batera NAN/IFZ/pasaportea eta dirua sartuko den banku-kontuaren titulartasuna egiaztatzen duen edozein agiri ere aurkeztu beharko dituzte.

 

8. ARTIKULUA: BALORAZIO IRIZPIDEAK

8.1. Aurkeztutako programak irizpide eta puntuazio hauen arabera baloratuko dira:

A) Proiektua baloratzeko irizpideak……………………… GUZTIRA 70 puntu

a) Proiektuaren interes artistikoa……………………………………… gehienez 40 puntu

Irizpide horretan baloratu ahal diren gaiak:

Proiektua deialdian adierazitako garapen-baldintza eta helburuei egokitzea, berrikuntza, aurreikusitako eragina, proiektuaren interesaren eta aurrekontuaren arteko erlazioa.

Era berean, artista batzuek batera elkarlanean diharduten proiektuak bereziki baloratuko dira, proposamen berriak abian jartze aldera arlo ezberdinetako sortzaileak batzea sustatzeko.

b) Proiektuaren bideragarritasuna ……………………………………. gehienez 20 puntu

Irizpide horretan baloratu ahal diren gaiak:

Ikerketa edo sorkuntza proiektuan aurreikusten diren ekintzak edo aurrerapenak.

Egoitzaren beharra bera baloratuko da kasu honetan.

c) Euskararen tratamendua……………………………………. gehienez 10 puntu

Irizpide horretan baloratu ahal diren gaiak:

Euskaraz (dena edo zati bat) garatzen diren ekintzak.

Sorkuntza prozesu eta jakinarazteko proposatutako ekintzetan euskararen erabilera.

B) Pertsona edo talde eskatzailearen balorazioa…………… GUZTIRA 10 puntu

Irizpide horretan baloratu ahal diren gaiak:

Esperientzia egiaztatua; proiektua garatzeko gaitasuna; curriculum artistikoa.

 

9. ARTIKULUA: PROIEKTUEN HAUTAKETA

9.1 Bekak emateko proposamena egin aurretik, aurkeztutako eskabideak erkatu eta horien lehentasun-ordena ezarriko da, aurreko artikuluan agertu diren irizpideen arabera. Horrela, baloraziorik onena izan duten eskabideei beka emango zaie, deialdiren oinarri espezifikoetan ezarritako aurrekontua inola ere gainditu gabe.

9.2 Beka jasotzeko eskubidea izateko, proiektu bakoitzak gutxienez 50 puntu izan behar ditu.

9.3 Balorazio Batzordeak, beharrezkotzat jotzen badu, hautagai bakoitzari elkarrizketa egin ahal dio, eta elkarrizketa horiek deialdi honi lotutako gaiak izan behar dituzte helburu.

9.4 Gutxieneko puntuazioa lortuta, Balorazio Batzordeak onuradunak proposatuko ditu puntuazioaren eta hautaketa-irizpideen arabera, eta proiektu bakoitzerako diru-kopuruak ere proposatuko ditu. Hasiera batean, proposamena 2019ko maiatzaren 24an jakinaraziko da.

9.5 Hautatu den proiekturen bat, uko egiteagatik edo beste edozein arrazoigatik, egingo ez dela aurreikusten bada, Balorazio Batzordeak ordezkoen zerrenda proposatu ahal du.

 

10. ARTIKULUA: BEKEN AMAIERAKO ZEHAZTAPENA

10.1 Balorazio Batzordea aukeratutako artistekin eta konpainiekin jar daiteke harremanetan, informazio gehiago eskatzeko eta, hala badagokio, elkarrizketa pertsonala egiteko.

10.2 Behin proiektuak hautatuz gero, antolakuntza eta artisten arteko lankidetza prozesua hasiko da, eta garatu nahi den proiektuarekin zerikusia duten gaiak zehaztuko dira.

10.3 Prozesu horretan zehaztu beharrekoak hauexek dira:

  • Behin betiko kokalekua eta datak.
  • Egoitzaren tutorea(k) edo laguntzaile artistikoa(k) izan litezkeenak. (BilbaoEszenak bere gain hartuko du lagun egitearen kostua hautatutako artistek haiei proposatutako lagun egite artistikoa izango badute soilik.)
  • Eskatzaile bakoitzari ordaindu beharrekoa.
  • Bilbaoeszenak egin ditzakeen ekarpen teknikoak.

10.3 Udalaren organo eskudunak beka ematea eta diru-kopurua onetsi behar ditu.

Hala ere, diru-laguntzak emateko, kreditu nahikoa eta egokia egon behar da diru-laguntza ematea erabakitzen den unean.

10.4 Prozesu hori amaituta, artistek eta antolakuntzak programaren baldintzak onartzen dituztela izenpetuko dute dokumentu batean.

 

11. ARTIKULUA: EBATZI ETA JAKINARAZTEKO EPEA

11.1 Eskabideak ebatzi eta eskatzaileei jakinarazteko epea gehienez hiru hilekoa da, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita.

Saritutako eta ukatutako beken jakinarazpenak baliabide elektronikoen bidez egingo dira. BAD Jaialdiko web orrian (www.badbilbao.eus) ere argitaratuko dira.

11.2Bekak ematea edo ukatzea erabakitzen duen Ebazpenak administrazio-bidea amaituko du. Ebazpen horren aurka interesdunak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio administrazio-egintza eman duen organoari, hilabeteko epean, horren berri duen egunetik hasita. Epe hori amaitzen denean bakarrik jarri ahal izango du administrazioarekiko auzi-errekurtsoa.

11.3 Hautatu ez diren proiektuen dokumentazioa ez da itzuliko, eta deialdia ebatzi ondoren suntsitu egingo da.

 

12. ARTIKULUA: BATERAGARRITASUNA BESTE DIRU LAGUNTZA BATZUEKIN

12.1 Bilboko Udaletik jasotzen diren bekak bateragarriak dira beste administrazio edo erakunde pribatu nahiz publiko batzuetako diru-laguntza, beka edo laguntzekin.

12.2 Nolanahi ere, diru-laguntza edo beste bide batzuetatik eskuratu den finantzazioa, ezin daiteke beka emandako   proiektuaren kostua baino handiagoa izan.

12.3. Pertsona edo erakunde onuradunek udal ebazpenaren ondoren proiektu bererako beste herri administrazio batzuetatik diru-laguntzak jasotzen badituzte, Bilboko Udalari derrigorrean jakinarazi beharko diote, hilabete baino lehenago dagokion jakinarazpena jasotzen dutenetik.

 

13. ARTIKULUA: BEKA ORDAINTZEA

13.1. Beka honela ordainduko da:

  • % 75 egoitza artistikoaren hasieran, dagokion kontratua sinatutakoan.
  • Beste % 25a egoitza zehatz baten memoria aurkeztu ondoren.

Ordainketa aldez aurretikoa egiterakoan, pertsona onuradunari ez zaio bermea ezartzea eskatuko.

13.2. Bekaren diru-kopuruaren barruan daude egoitza egonaldiaren ondorioz erator daitezkeen bidaia, ostatu, dieta, eta abarretarako gastuak, artista bakoitzari dagozkionak.

13.3. Onartutako beka banku-transferentzia bidez ordainduko da, Udal honen Hartzekodunen Erregistroan ageri den pertsona edo erakundearen kontu korrontean dirua sartuz.

13.4. Ez da finantza-laguntzarik emango, Bilboko Udalak diruz lagundutako beste edozein proiektu edo programa bat guztiz justifikatuta ez badauka erakunde eskatzaileak.

 

14. ARTIKULUA: PERTSONA EDO ERAKUNDE ONURADUNAK ETA BILBOKO UDALAK BEKAREN PUBLIKO EGITEA

14.1 Beka jasotzen duen edozein pertsonak edo erakundek publiko egin behar du udal finantzazio hori, eta proiektua Bilbaoeszenaren “Artistak Egoitzan 2018” programaren laguntzaz burutu dela aipatu beharko du; halaber, sortzen dituen material inprimatuan (kartelak, foiletoak, informazio orriak…), oroigarrietan, bitarteko elektroniko edo ikus-entzunezkoetan eta idatzizko komunikabideetako iragarkietan dagokion logotipoa agertu beharko da.

Horretarako, logotipoa pertsona edo erakunde interesatuen esku jarriko du Bilboko Udalak.

14.2 Bilboko Udalak eta Bilbaoeszenak euren artxiboetarako ikus-entzunezko materiala eta komunikazio-euskarriak lortzeko eskubidea dute.

 

15. ARTIKULUA: ONURADUNEN BETEBEHARRAK

Onuradunak betebehar hauek ditu:

  • Beka jaso duen proiektua burutu behar du, alde biek aldez aurretik adostu bezalaxe eta ezartzen den eguneko lansaioa betez.
  • Sorkuntza-proiektuak badira, laguntza ekonomikoaren % 15 eta % 20 bitartean egoitzaren ekoizpena kudeatzeaz arduratzen den pertsona edo erakunde bat kontratatzeko erabili behar da. Pertsona edo erakunde hori, eragingarritasun kontuengatik, tokiko agentea (Bilbokoa) izatea aholkatzen da. Horretarako, onuradunak hala eskatzen badu, produkzio eszenikoan adituak diren Bilboko pertsonen edo erakundeen zerrenda emango zaio.
  • Lanaren amaierako aurkezpena edo/eta ekintza pedagogiko edo didaktikoren bat egin behar du publikoarekin edo beste artista batzuekin, beka ez beste ordainsaririk jaso gabe.
  • Beka eman duen erakundearen aurrean egiaztatu behar du beka eskuratzeko baldintza eta eskakizunak betetzen dituela, jarduera gauzatu duela eta bekaren xedea bete duela.
  • Beka eman duen erakundearen egiaztapen-jarduketei men egitea.
  • Diruz lagundutako jardueretarako bestelako diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabideak eskuratu dituela jakinarazi behar dio beka eman duen erakundeari, eta horren berri izan bezain laster jakinarazi beharko dio, betiere, jasotako diruaren erabilera egiaztatu baino lehen.
  • Oinarri hauen 14. artikuluan aipatzen diren zabalkunderako neurriak hartzea.

 

16. ARTIKULUA: BEKEN JUSTIFIKAZIOA

16.1.Justifikatzeko epea.

Eman diren bekak justifikatzeko epea bi hilabetekoa da, jarduera amaitzen denetik zenbatzen hasita.

16.2. Justifikatzeko modua.

Beka justifikatzeko, pertsona edo erakunde onuradunak proiektuaren justifikazio-kontua aurkeztu beharko du.

Justifikatzeko kontuak hauxe izan behar du:

a) Proiektua burutzeko egin diren jardueren memoria.

b) Tutorearen edo tutoreen egiaztagiria, edo, behar denean, Bilbaoeszenaren arduradunena, proiektuaren helburuak bete direla eta lanaren aurkezpena edo ekintza pedagogiko edo didaktikoa publikoarekin edo beste artista batzuekin egin dela egiaztatzen duena.

17. ARTIKULUA: BEKA ITZULTZEA

17.1 Justifikatzeko derrigortasuna bete ezean edo nahikoa justifikatzen ez badu, jasotako diru-kopurua itzuli beharko du, berandutzako interesak barne, diru-laguntzei buruzko 38/2003 Legearen 37. artikuluaren 1. puntuan ezarri bezalaxe.

17.2 Hautatutako proiekturen bat berorren arduradunari edo arduradunei egotzi ahal zaien arrazoi batengatik burutzen ez bada, edo amaierako emaitzak proiektu artistikoarekin edo hasierako aurrekontuarekin argi eta garbi, eta, ebaluatzeko moduren bat erabilita, bat egiten ez badu, eman zaion laguntza osoa edo zati bat itzuli beharko du.

18. ARTIKULUA: ARAUDIA

18.1. Lehiaketa honetan parte hartzeak arauok osorik onartzen direla esan gura du. Oinarrietan araututa ez dagoenerako, ordezko izaeraz, Bilboko Udalaren eta zuzenbide publikoko bere erakundeen eta entitateen deialdiaren bidez diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituen Ordenantza Orokorra aplikatuko da. Bilboko Udalak 2016ko ekainaren 30ean onartu zuen ordenantza hori eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, 2016ko uztailaren 20ko 138 zenbakian argitaratu zen.

Copyright © 2024 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao

INSTALACIÓN FOTOGRÁFICA “ESTO ES UN CUERPO”

Esto es un cuerpo proiektu artistiko bat da, liburu-bilduma batean gauzatzen dena, eta arreta berezia eskaintzen dio mundu honetan argazkigintzaren eta literaturaren bidez bizitzearen esperientziari. Liburu bakoitza gorputzaren zati bati eskainita dago. Hala, zenbaki bakoitzarekin gorputz guztia osatzen da, eta gorputz kolektibo bat sortzen da, papera gainditu eta komunitate, ekintza eta hausnarketa kolektibo bihurtzen dena. Gorputza zatitzeak, atal bakoitzean zooma egiteak, oharkabean pasatu ohi diren xehetasunei erreparatzeko aukera ematen digu, baita gorputzari buruz ustez dakiguna birpentsatzeko ere.

Esto es un cuerpo lanak hedapen-, pentsamendu- eta sorkuntza-kanal bat irekitzen du gorputzaren materialtasunetik, modu kolektiboan hausnartzeko eta jarduteko; gorputza elkarrizketaren erdigunean jartzen du aro teknologiko honetan, non gure gorputzak pantaila hutsa baino ez diren, ekoizten badute soilik balioa duteneko mundu batean.

Argazkiak eta testua uztartzetik abiatzen gara, amaiezina den eremu batean, hau da, artearen eremuan, adierazpen-modu berriak esploratzeko asmoz; artistak eta publikoa kultura bisual bat sustatzera eta barneratzera gonbidatzen ditugu, irudimena eta gogoeta kritikoa sustatzeko gune plural eta ireki gisa.

Erakusketa honen arabera, irudia pentsamenduaren sortzaile eta hausnarketa kritikoaren bultzatzaile da, baina inoiz ez modu isolatuan. Hala erakusten dute zubiaren alde batean eta bestean lurrean jarritako zortzi QR kodeek; argazki bakoitzaren informazioa zabaltzen dute kontatutako istorioen eta literatura-sorkuntzen bidez. Halaber, ekintza kolektibo bat da, gure gorputz indibidualen hauskortasuna agerian uzten duena eta haien kolektibitatean eta komunitatean datzan indarra ospatzen duena. Zalantzarik gabe, elkarrekin hobeak gara. Gainerako pertsonek eta gertatzen zaizkigun gauzek gugan eragiten dutenean, eraldatu egiten gara. Gehiegi zigortutako gorputzen pisutik askatu nahi dugu geure burua. Izan ere, geure burua azaltzea geure burua erreibindikatzea ere bada.

Ainhoa Resano artista komisario duen “Esto es un cuerpo” erakusketa Ana Jarque, Carol Caicedo, Carlota Visier eta Laura C. Velaren ideia original bat da, Comisura argitaletxeak argitaratuta.

Erakusketa honetako argazkiak Laura C. Velak eta Malu Reigal-ek egin dituzte.

"*" indicates required fields

Proyectos de artistas individuales*
DD slash MM slash YYYY


Documentos que se tiene que adjuntar:
  • PDF del proyecto.
  • Copia del DNI.
  • Declaración del responsable (Anexo I).
  • Declaración del responsable (Anexo II).
  • Autorización (Anexo III).
Tipos de archivos aceptados: pdf, doc, docx, Tamaño máximo de archivo: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.
Accepted file types: pdf, doc, docx, Max. file size: 10 MB.