Sarreren / Pasen informazioa:
Jarduera guztiak doakoak izango dira aretoa bete arte, Bilborock-eko ikuskizunak salbu (5 €). Ikuskizun hauetarako sarrerak hurrengo estekan edo txarteldegian, ordu erdi lehenagotik ,egongo dira eskuragarri.
Bilbi Hoteleko Oracle Motel ikuskizunerako izen-ematea (online) aurreko estekan (Aforo murriztua).
LES BOBÉ BOBÉ
Antzerki absurdoa
“(H)ondoko gela”
Tokia eta data
- Eguna: osteguna 20 jueves
- Lekua: Centro Municipal San Frantzisko Udaltegia
- Ordua: 19:00
- 55 min
- Gazte – helduentzat
Bi detektibe. Ezohiko hildako bat. Aurrez H hizkia duen ondoko gela, alboko gela sakona. Oso sakona, ikerketa inozo honen erara. Ezer ez da dirudiena eta, baldin bada, ez dirudiena da. Ardi txikia, beti bildots. Baita zera ere! Beltz guztiak ez dira ikatz. Eta kontua da dena halabeharrez aldatzen dela, baina denek uko egiten diotela aldaketari. Eta hilketa ez da konpontzen, desegin baizik, esku artean ihes egiten die. Pieza bakar bat ere ez dator bat alde honetan, pieza guztiak ondoko gelan sartzen direlako. Lasterketa biziak, Omikron fasean ustegabeko topaketak, esana da erraz eta egina garratz, nora jo ez dakien ikerketa, konponezina den konplota.
INDUBIO
Antzerki partehartzailea
“Juicio al extranjero”
Tokia eta data
- Eguna: ostirala 21
- Lekua: Berreginen Museoa
- Ordua: 19:00
- 80 min (+ solasaldia)
- Helduentzat
Juicio al extranjero lan parte-hartzailea da, eta Albert Camusen El extranjero eleberriko protagonistaren epaiketa simulatzen du. Hondartzan dabilen Mersol jaunak hilketa bat egin du, arrazoirik gabe. Hilketa hori nahita edo halabeharrez gertatu da? Ikusleak gidatuko dituzte konpainiako aktoreek irizpen publiko bat eraikitzeko. Epaia aretoan erabakiko da.
HIBERNANDO
Instalación reactiva
“Simbionte”
Tokia eta data
- Egunak: ostirala, larunbata, igandea 21-22-23
- Lekua: Hibernando Espacio (Cortes 42 bajo)
- Ordua: 19:00 – 21:00, cada 10 min
- Adin guztietarako
Eremu bat irekitzen da gure aurrean. Lorratz batzuek adierazten digute zer motako izakia bizi den hor, haren habitatean gaude. Dena dago isil, ezkutuan sumatzen da zerbait eta, hara sartzearekin, asaldua dator. Iratzarrarazi egin dugu presentzia hori, zeinak gure beharra baitu aktibatzeko, ez da existitzen ahal bakardadean, eta ezinbestekoa du elkarrizketa, beharrezkoa baita beste errealitate batzuk gerta daitezen.
Konpainia:
Hibernando sortu da bi artistaren baliabideak eta esperientziak lotzeko, eta, hartara, arlo batzuetan eta besteetan sormen-proiektuei ekin ahal izateko. Harrezkero, bere iruditeria propioa garatu du, eta esperientzia bat espazio publikoan esku hartzen, eta interakzio-lanak ere bai, ikusizkoak eta instalazio interaktiboak barne direla.
Eta, hala, hainbat bider jardun dira jaialdietan, hala nola Incubarte, Iturfest, Kaleartean edo Explora, eta egonaldiak egin dituzte BilbaoArten.
Jatorrizko sorkuntza eta ekoizpena: Hibernando
Laguntzak: Bilboko Udala
ALMUDENA PÉREZ
Dantza
“Ultra violet”
Tokia eta data
- Eguna: larunbata 22
- Lekua: Berreginen Museoa
- Ordua: 19:00
- 20 min
- Adin guztietarako
Diskurtsoaren, generoaren eta boterearen gainean Foucaultek ondu zituen teoriak abiapuntutzat hartuta, lan honetan kritika bat eskaintzen da, egungo gizartean diren rol generoan oinarrituak salatuz. Satiraren bidez, auzitan jartzen dira, ikuspuntu feminista batetik, botereari eta gizarte-arrakastari buruz gure artean diren arauak.
Konpainia: Almudena Pérez sortzailea eta dantzaria da. Dantza Garaikideko gradua eskuratu zuen Trinity Laban delakoan (Erresuma Batua), eta hainbat konpainiatan izan da dantzari, Euskaditik kanpo. Itzultzean, hainbat lani ekin zien, koreografiari ikerkuntza prozesu moduan ekinez. Hainbat jaialditan erakutsi izan da haren lana eta erakundeen laguntza jaso du hainbat alditan.
Koreografia eta zuzendaritza: Almudena Pérez
Laguntzak: Bilbaoeszena (Artistas en Residencia), Harrobia, D8 Sorkuntza Faktoria
DESAIRES TEATRO
Antzerkia
“Apotheòsis Buffo”
Tokia eta data
- Eguna: Larunbata 22.
- Lekua: Bilborock.
- Ordua: 20:00.
- Iraupena: 75 min.
- Helduentzat
Dionisiok, ardoaren eta antzerkiaren jainko greziarrak, bere bakanalera gonbidatuko gaitu: baso zorotik lurpeko iluntasunera, giza tragediaren ahanzturara, estasira, gehiegikeria basatiraino.
Aktore bat hogeita hamar pertsonaiarentzat; komediarik ilunena, satira barregarri bat.
Legeei, ordena naturalari eta mundu moralari buruzko hausnarketa latente eta bizia. Ardoa, narkotikoak, haragia, maskarak eta satiroak. Munduaren ikuspegi satiriko eta nihilista.
“Tragediak gatazka behar du. Dena dago antzezpenaren barruan!” – Apotheòsis Buffo
Compañía: Nazioarteko antzerki-konpainia independentea, 2018an sortua. Ideia originaletan eta propioetan oinarritutako antzerki fisikoko lanak ikertzen, garatzen eta ekoizten ditu. Oro har, alegoria poetikoak eta mundu onirikoak aurkezten ditu, keinu-antzerkiko piezen bitartez.
Xabi “Jabato” López euskal aktore eta poeta konpainiaren sortzaileetako bat da, eta testudun obrak ere idazten eta ekoizten ditu, antzerki fisikoan oinarrituak.
2021. urtearen amaieran estreinatu zuen Apotheòsis Buffo, bakarrizketa satirikoa, El Bastardo (2018) eta Amorica (2019) antzezlanetatik abiatuta sortua.
2022. urtearen amaieran, konpainiak Depolvoeres estreinatu zuen. Keinuzko antzezlan absurdoa da. Sorkuntza-prozesua Berlinen izan du eta pandemia ilunetik bizirik atera da.
2022ko maiatzean, A Peine estreinatu zuten, konpainiaren bigarren keinu-lana, Suitzako Dimitri Akademiako Antzerki Fisikoko Masterreko prozesuaren ondorioz sortua.
Gaur egun, konpainia Suitzan finkatuta dago.
Jatorrizko sorkuntza: Xabi “Jabato” López
Zuzendaritza: Xabi “Jabato” López
Antzezlea: Xabi “Jabato” López
Teknika: Junki Mayo
Jantziak: Jerusalén Jimeno
Ekoizpena: Compañía internacional de Teatro DesAires
BLEDA INSÍPIDA
Zirkoa-Antzerki fisikoa
“El No Drama de la ruptura con Juana”
Tokia eta data
- Eguna: igandea 23
- Lekua: Bilborock
- Ordua: 20:00
- 55 min
- + 10 urte
“Juanak alde egin du. Baina berdin zait. Gainditu dut. Ahaztu domeketako barbakoa. Neure bizimodu normala egiten dut. Denek engainatzen zaituzte. Inoiz ez naiz hobeto egon. Neure leungarriaren erdiaren bila nator, ez beste ezertara. Hain argal egotea, esne gaingabetu hartzen hasi naizelako da. ”
Testua, aire-akrobaziak eta mugimendua.
Compañía: Zirkuko artista, mugimendua eta antzerki fisikoa lantzen ditu. Berezitasuna, airekoak (oihala/soka eta eskailera). Bleda Insípida konpainia sortu zuen eta, lehenago, Malicia! Beste konpainia batzuetan lan egiten du, zirku-dantzako batean (Rouge Elea), eta antzerki fisikoko batean (Mollis). Arkitektoa, saiakuntzako proiektuetan eta egitura iragankor-eszenografikoetan berezitua, Las Hijas de Fuller izena baliatuz.
Ez-drama da Bleda Insípida moduan sortutako lehen lana. Hainbat jaialditan parte hartu izan du, hala nola Palmadansa22, FiraB22 eta Fiet21.
l’Art Jove 2019 saria irabazi zuen lan honek, Solos de dansa modalitatean
Kontzeptua eta performancea: Alicia Rechac
Soinua: Atic H. Deba
Kamara: Zelai Ruiz García
Teknika: Paz Carbajosa, Las Hijas de Fuller
Eszenarako laguntzaileak: Atic H. Deba, Pau Portabella
Laguntzak: Consell Mallorca (Minimis), Teatre Principal de Palma Teatre del Mar, Zirko Ensamble 2020, Ateneu Popular 9 Barris, L´Estruch
LÖKKE/Olatz de Andrés
Lengoai berriak
“VIBRAR”
Tokia eta data
- Eguna: osteguna 27
- Lekua: Okela Sormen Laborategia (San Francisco 11)
- Paseak: 18:00/20:00
- 30 min
- Adin guztietarako
D A R D A R A T Z E A behin eta berriz ekiteko eta eraldatzeko ariketa da. Beste ariketa baten itzulpena da: martxan dagoen autobus batean, esku bat, errotuladore bat eta paper bat dardaratzean sortzen den marrazkia.
Dena dardaratzen da, modu ageriko zein ikusezinean.
Okelan zeharreko ibilbidea, bi ikerketa-prozesutako materialak erabiliz: entre 26 y 62 | 62 eta 26 artean eta Hacer Tiempo.
Compañía: Dantzari eta koreografo gisa bidea egin ondoren, Olatz de Andresek Lŏkke konpainia sortu zuen, koreografia-garapenerako egitura bat ezartzeko helburuarekin. Balizko guztiak bizi diren lekua da Lŏkke. Bere proposamen artistikoetan, koreografia-egoera ezohikoak sortzea, lasaitasuna mugimenduarekin lotzea eta banakoaren eta kolektiboaren artean dagoen tentsioarekin jolastea bilatzen du dantzariak.
Kontzeptua eta zuzendaritza: Olatz de Andrés
Performancea: Koldo Arostegi, Robert Jackson, Oihana Vesga
Irudia: Ixiar García
Kamara: Etanowski
Ekoizpena: Lökke
Laguntzak: Ayudas a la Creación Coreográfica del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco.
MAMIAK KOLEKTIBOA
Antzerkia
“Oracle Motel”
Tokia eta data
Eguna: ostirala 28
Lekua: Bilbi Hotela
Paseak: 19:00/20:00/21:00
30 min
Helduentzat
Oracle Motel mugako eremu bat da, eta ordu batzuetan bakarrik irekitzen du, gauaren eta egunaren arteko muga horretan. Bidaian erne orduetan joan ostean iristen da hara, eta oro kausitzen egunsentiko argitan, norbera begiak minduta eta gorputza nekatuta dagoelarik. Atsedena hartzeko geldiune bat da jende artegarentzat: han, jakin uste dugun oro jartzen da auzitan.
Konpainia: Parasite Kolektiboa arte eszenikoetako kolektibo bat da, antzerkia eta dantza garaikidea batzen dituena. Hiru adarretan jarduten da: artista berriak formatzen eta gaitzen, elkarrekiko sormenerako bitartekaritzan ikusle batzuekin eta besteekin, eta arlo anitzen artekoak eta site-berezituak diren lanak sortzen. Lan-arlo bakoitzari ekiterakoan, taldeko elkarlan zeharkakoan aritzen da, eta bere prozesuek ikerkuntza-kutsu indartsu bat izan ohi dute.
Kontzaptua eta performancea: Hannah Whelan, Marina Suárez, Eguzki Donnellan
Soinua: Marina Suárez, Patxi Suinaga
Laguntzak: Festival de Teatro de Vitoria-Gasteiz
IBON SALVADOR
Dantza-performancea
“BLUR #1”
Tokia eta data
- Eguna: ostirala 28
- Lekua: Bilborock
- Ordua: 20:00
- 40 min
- + 16 urte
Beti minimoa den argia, ilunantzean dagoen leku bateko mugimenduaren ikuspegi lausoa. Iluntasunean garatzen den gorpuzkera. Performancea, askotan soinuaren bidez bakarrik aurkitzen dena. Ondoan, zinemako munstroa, apurtutako gizakia, beldurraren edo existitzea nahi ez dugunaren eta, hala ere, nabarmentzen denaren irudikapen batzuk.
Compañía: Ibon Salvador koreografoa, performerra eta artista kolaboratiboa da. Coletivo Qualqueren kidea da 2008az geroztik, eta arte eszenikoen esparruan lan egiten du, eguneroko bizitzarekin hitz egiten duten pieza mugakideak eginez. Giza harremanak baino gehiago ehuntzea, espazio komunak diseinatzea eta sentsibilitate hedatua lortzeko aukera emango duten praktikak eratzea interesatzen zaio. Azken lanetan, kontakizunak, gorputzak eta ikus-entzunezko euskarriak agertzen dira, eta horietan ikusgaiaren eta ikusezinaren arteko arretak, argi eta garbi agertzen dena eta gurekin amets egiten duen guztia entseatzen du.
Kontzeptua, koreografia eta performancea: Ibon Salvador
Ko-zuzendaritza: Luciana Chieregati
Argien diseinua eta soinua : Leticia Skrycky
Irudia: Camila Télle
Jantziak: Coletivo Qualquer
Musika: conSorgo (Myriam RZM), El mejor Cumpleaños (Carmen Sandiego)
Ekoizpen: Azkuna Zentroa
Ko-produkzioa: Dansateliers Rotterdam, Asociación Artístico Cultural Luciérnaga
Eskerrak: Kim Hoogterp, Eduardo Zallio, Joseph Simon
KAFUNÉ KOLEKTIBOA
Performance-Arte biziak
“Nire irudia zure haragian”
Tokia eta data
- Eguna: 29 Larunbata
- Lekua: Berreginen Museoa
- Ordua: 19:00
- 40 min
- + 12 urte
“Nire irudia zure haragian” antzezlan performatiboa da, intimitatearen eraikuntzan menderakuntzaren eta sumisioaren arteko mugak tenkatzen dituena. Diziplina asko elkartzen dituen pieza bat, non mugimenduak, eskulturak eta soinuak bat egiten duten. Zer gertatzen da intimitatearekin baldin eta ikuskizun bihurtzen badugu? Publikoaren eta pribatuaren arteko hibridazio-ariketa. Zaurgarritasuna eta indarkeria. Edertasuna eta deformitatea. Antzinakotasuna eta oraina.
Konpainia: Kafuné Koletiboa kolektiboa (2022) Marta Lorenzana, Amaiur Macias, Raira Rosenkjar, Aziza Sadki eta Liben Svaart-en arteko topaketatik sortu zen. Taldea eratu zenetik, sorkuntza artistikoaren diziplinartekotasuna, potentzialtasuna, arazoak eta erronkak ikertzen dituzte. Taldearen lehen lana, Nire irudia zure haragian, Harrobia-ren “Transiciones” izeneko programan (2021) hautatu zuten eta, hura eraikitzeko, kolektiboa hainbat espaziotan bizi izan zen, hala nola La Fundición (Bilbo), Garaion Sorgingunea (Ozaeta, Araba), Teatro Abrego (Santander).
Kontzaptua eta performancea: Amaiur Macias, Raira Rosenkjar
Soinua eta kamara: Liben Svaart
Eszenografia eta eskultura: Marta Lorenzana Gámez
Teknika: Aziza Sadki
Laguntzak: Departamento de Cultura y PolíticaLlingúistica del Gobierno Vasco, Harrobia Transizioak, Garaion Sorgunea, Azala, La Fundición, Baratza, Teatrería de Abrego, Bilbaoeszena.
CAMÍNATE PROIEKTUA
Dantza-performancea
“EZ”
Tokia eta data
- Eguna: 29 Sábado
- Lekua: Bilborock
- Ordua: 20:00
- 45 min
- Helduentzat
EZ dantza eta antzerkiko pieza bat da, zentsuraren kontzeptuaren inguruan eraikia, zehazkiago, autozentsuraren inguruan. Camínate proiektuak bere eszenako lehenbiziko piezarekin debutatuko du, performancearen muina bere purutasunean mantenduz. Horregatik antzezten da pieza agertoki biluzi batean, eta horregatik erreferente batzuk piezaren nukleo bihurtzen dira. Pieza sei zatitan banatuta dago, eta autozentsuraren ideia horrekin jokatzen da, irakurketa literal eta figuratiboenean.
Konpainia: Lehenengo lan honetan, Camínate proiektua inprobisaziotik abiatzen da, anatomiari eta mugimenduari (osteopatia) buruz egindako ikerlanak abiapuntu hartuta. Inprobisazio-metodologia honen helburua da pertsona bakoitzak bere mugimenduaren esentziari buruzko informazioa lortzea eta hartutako ohituretatik urruntzea. Inprobisatutako dantza hainbat testuinguru eta formatutan ikertu dute, hala nola bideo-dantzan.
Zuzendaritza: Oihana Varela
Zuzendaritzaren laguntzailea: Pierre Henrion
Antzezleak: Erick Odriozola, Oihana Varela
Irudia: Ibon Taboada, Thekrowfilms
Argiztapena: Miriam Ubanet
Soinua: Pierre Henrion
Jantziak: Xabier Mujika
Kanpo begirada: Ion Estala
Laguntzak: Sortutakoak, Dantzagunea, Donostia Kultura
ELLAS: GUARDIANAS DE LA RÍA
“GUARDIANAS DE LA RÍA”
BLV-Art 2023ari hasiera emateko, formatu handiko argazkiak dituen instalazio bat aurkeztuko da: ELLAS; guardianas de la ría. Espazio publikoa okupatu eta esku-hartze bat egingo da, formatu handiko erretratu batzuk inprimatuz (2,5 X 3 m) eta Martzana moilako Erriberaren inguruan jarriz. Irudiak auzoko hainbat emakumek eskaini dituzte proiekturako. Ibaiaren beste ertzetik ikusi ahalko dira, hainbat lekutatik. QR kodeak edukiko dituzte, soinu-pieza batzuekin, sakelako telefonoan bertan entzun ahal izateko argazkietako emakumetako bakoitzaren bizipenak. Proiektuaren iraunaldian zehar jaso ditugu bizipen horiek. Argazkiak espazio ireki batetik ere ikus daitezke (Erriberako Merkatutik), edo handik tranbian igarotzean, biak ere bertokoen eta kanpokoen arteko topalekuak. Espazio zabal horrek erakusketaren ibilbidearen ikuspegi bikaina eskaintzen du, eta jendea bertara hurbildu dadin erakargarria da. Obra hau Martzanako Moilako horman ipiniko da, Erriberako zubiaren ondoan. Defentsa-lerro metaforiko bat eratuko du, beraz, hiriko gune horren ondarearen eta ahanzturaren artean, zeinak irudimen kolektiboan oso fikzionatuta dagoen emakumeen historia bat baitauka. Las guardianas de la ría proiektuko erretratuek auzoa zainduko dute, hiriari eta haren bisitariei hitz eginez.
EGILEA:
Ainhoa Resano, Iruñean jaioa eta San Frantzisko auzoko bizilaguna, diziplina askotako artista da. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatura eta Argazkigintzan maisutza dauzka. Ellas proiektuaren egile eta koordinatzailea da. Argazkigintza eta memoriako proiektu hori 2016tik aurrera garatzen ari da. Lan horretan, Bilboko auzo garaietako emakumeen historia erakutsi eta azaldu gura dute, etxeko argazkien bidez eta emakume horien kontakizunen bidez.
Nortasuna genero-ikuspegitik auzitan jartzean datza haien proiektuen ardatza. Hainbat lekutako erakusketatan parte hartu du: Euskal Herriko Unibertsitatea, CFC, Sarean, Baffest jaialdia, Getxophoto, La NUU, Phiebre Photobook, Arco Art Libiris 2023, Iturfest 2023 eta Blackcamera, esate baterako. Haren lana El Salto, Clavoardiendo, Revista Contratiempo, Contratiempo eta beste komunikabide batzuetan argitaratu da. 2016tik aurrera “Ellas” proiektuan ari da buru-belarri. Diziplina askotako proiektu honek emakumeen bizitzako istorioak erakutsi eta agerian utzi gura ditu, etxeko eguneroko bizitzako argazkien eta euren kontakizunen bidez. Proiektu honek Bilbao Historiko-ren M8 Saria jaso du, Bilboko auzo garaietako emakumeen memoria historikoa berreskuratzeko egin duen ekarpenagatik. 2022ko urrian, La Balsa Editora-rekin batera, proiektua jasotzen duen liburu bat argitaratu du, emakume horien testigantzak irudi eta soinu bidez jasotzen dituen albuma. 2023an, ELLAS, Uretamendi aurkeztu du Arraiz mendiaren hegaleko auzoetan. Proiektua Bilboko Udaleko Berdintasun Sailak finantzatu du.