Prentsa

Responsable de prensa
IRMA CERRO
T. +34 94 435 63 30 / 628 538 215
Mail-a idatzi

BILBOKO ANTZERKI ETA DANTZA GARAIKIDE JAIALDIAK – BAD-EK, BERE KARTELA AURKEZTU DU, ETA “La FuNdicIOn” ARETOAN GARRANTZIA HARTZEN ARI DIREN EUSKAL KONPAINIEN ETA DAGOENEKO FINKATUTA DAUDEN ARTISTEN AZKEN LANAK ESKAINIKO DITUELA AURRERATU DU, VERA MANTERORENAK EDO MALIKA DJARDIRENAK, BESTEAK BESTE

  • Bilboko Udalak antolatu duen jaialdia urriaren 20tik 29ra izango da, eta Ana Capilla koreografoaren sorkuntza une bat jasotzen duen David Hornback argazkilariaren irudi bat aukeratu du kartelerako. 

Bilboko Udalak antolatzen duen eta urriaren 20tik 29ra hiriko sei agertokitan ospatuko den BADek – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, garrantzia hartzen ari diren bertako panoramako artisten estreinaldiak, BilbaoEszenako arte egoitzetako baten irabazlea den Nerea Martínezena, besteak beste, eta nazioartean izen eta ospe handia duten zenbait konpainiaren azkenengo lanak eskainiko ditu, Vera Manterorena edo Malika Djardirena, adibidez. 

“La FuNdicIOn” aretoan ikusi ahal izango diren ikuskizunek eszena garaikideko artista eta konpainia garrantzitsuenetakoak bilduko dituzte. Horrela, programazioari hasiera emateko, urriaren 20an, La Buena Compañíak, plazera eta kontra-plazera lantzen dituen “A placer” lana eszenaratuko du. Plazera, gogobetetzea eragiten duen motor gisa, eta kontra-plazera erresistentzia eta mendekotasunen sortzaile gisa. 

Hurrengo egunean Nuria Pérezen txanda izango da. Nerea Martínezekin batera, bertako ukitua emango diote jaialdiari. Biak ere, dantza garaikide berrian gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren artistak dira. Nerea Martínez “Biraka” lana ari da garatzen une honetan, BilbaoEszenaren arte egoitzari esker. Horrela, ikuskizuna urriaren 26an estreinatu ahal izango du BADen. “Biraka”, bere prestakuntzan izan dituen bi dantza tekniken arteko ikerketa lana da, euskal dantzak eta dantza garaikidea. Dantzaria, txalaparta joko duten bi musikarirekin arituko da agertokian. 

Edizio honetako programazioak ere nazioartean ospe handia duten zenbait artista eta konpainia jasoko ditu, Estatuan  “Los Serrenos del Caldeiräo, ejercicios en antropología ficcional” dantza-antzerki pieza estreinatuko duen Vera Mantero koreografo portugaldarra, besteak beste. Estreinaldiak izango dira, baita ere, Poliana Limaren “Hueco” –Circula Saria– eta Malika Djardiren “Sa prière”. “La FuNdicIOn” aretorako egitaraua beste bi ikuskizunekin osatuko da, Cally Spoonerren eta Vicente Arlandisen eskutik. Azken horrek “Sumario 3/94” lana estreinatuko du Euskadin, BADek eta Terrassako TNT jaialdiak ekoiztutako ikuskizuna. 

“La FuNdicIOn” aretoko agertokiaz gain, BADek – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak, Pabellón 6ra, BilbaoArtera, Bilborockera, Campos Antzokiko Kupula Aretora, Sareanera, Bulegora eta Berreginen Museora ere eramango du bere programazioa. 

BAD 2017 KARTELA

Mugitzen ari den irudi alaia, sartu eta irten barik, Bilbo Zaharreko txoko batean izoztuta, da David Hornback argazkilariak BADen – Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiaren hurrengo edizioaren kartelerako atera duen irudiaren protagonista. Ana Capilla koreografoaren sorkuntza une bat jasotzen du. 

David Hornbackek (Los Angeles, 1962) Pulitzer Saria irabazi zuen 1990ean, San Jose Mercury News egunkariko erredakzioko kideekin batera, San Franciscoko (EEBB) “Loma Prietako” lurrikarari buruz egin zuten erreportajeari esker. Erreportari grafiko gisa National Geographic, GEO, Time, New York Times eta Stern medioetarako egin du lan, besteak beste. Bere lanek lau kontinentetara eraman dute, eta bere argazkietan jaso dituen gertakarien artean Berlingo harresiaren erorketa, 1992ko Sevillako Erakusketa Unibertsala edo Normandiako lehorreratzearen 60. urteurrena daude, besteak beste. 

PRENTSA BULEGOA
IRMA CERRO
T: 94 435 63 30 M: 628 538 215
Mail: irmacerro@grupombn.com

BAD-I BURUZKO INFORMAZIOA:  www.badbilbao.eus 

BILBAOESZENAK ETA BLANCO ROTO KONPAINIAK PERTSONAIAREN SORKUNTZARA BIDERATUTAKO INTERPRETAZIIO IKASTARO INTENTSIBOA ANTOLATU DUTE

“La Palabra” ekimenaren hirugarren edizioa Otxarkoagan eskainiko dute martxoko, apirileko eta maiatzeko lau asteburutan Roberto Romeik, Gemma Sangermanek eta Laia Ricartek, Arte Eszenikoekin erlazionatutako Pedagogiaren profesional ezagunek.

Interesatuta dauden pertsonek egin dezakete dagoeneko matrikula helbide elektroniko honen bitartez: bilbaoeszena@bilbao.eus.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, antzezleei zuzendutako interpretazio tailerra antolatuko du hirugarren urtez jarraian, Blanco Roto konpainiarekin batera, oraingo honetan pertsonaiaren sorkuntzara zuzenduta. Ikastaroa martxoaren hasieratik maiatzera arte luzatuko da, eta Otxarkoagako Udaltegian eta Harrobian, Ekoizpen Eszenikoaren Berrikuntza Zentroan, eskainiko dute Roberto Romei pedagogo eta eszena zuzendariak, Gemma Sangerman antzezle eta pedagogoak eta Laia Ricart antzezle eta acting coach-ak.

“La Palabra – El Personaje” ikastaroa datorren martxoaren 3an jarriko da martxan, eta lau asteburuz luzatuko da, maiatzeko lehenengo asteburura arte. Modulu bakoitzak 14 orduko iraupena izango du, eta ostiraletik igandera eskainiko dira, lau ordu ostiralean –16:00etatik 20:00etara–; sei larunbatean –10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara; eta lau igandean –10:00etatik 14:00etara–.

Lehenengo hiru asteburuetan Otxarkoagako Udaltegian eta azkenengoan Harrobian egingo den ikastaroaren helburua, antzezpeneko profesionalak pertsonaiak sortzeko autosufizienteak izatea eta tresnak edukitzea da.

Gemma Sangerman izango da prestakuntzari hasiera ematearen arduraduna, martxoaren 3ko, 4ko eta 5eko asteburuan. Filologia katalanean lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatetik eta Arte Dramatikoan Bartzelonako Antzerki Institututik. Bere helburua, testuak pertsonaiari buruz dituen aztarnak aurkitzea izango da: nolakoa den, zelan hitz egiten duen, ze hizkuntza erabiltzen duen.

Martxoaren 17an, 18an eta 19an, Roberto Romeik hartuko du errelebua. Bere lana, Jaume Melendresek “Diccionario mínimo del actor” lanean proposatzen duen pertsonaien definiziotik abiatuko da. Pertsonaia fikzioa da, ez du inolako zerikusirik pertsonekin, etimologiari dagokionez mozorroa da. Hori dela eta, lana pertsonaiaren estrukturaren, fisikotasunaren, erritmoaren, pentsamenduaren eta emozioaren eraikuntzan zentratuko da.

Apirilean, 21ean, 22an eta 23an, 2012tik Oskar Garcíarekin batera Blanco Roto konpainiako kide-sortzaile den Laia Ricarten txanda izango da. Ricartek pertsonaia sortzeko proposamena landuko du, bilaketa eta ikerketa pertsonaiaren, oztopoen eta eszenaren helburuan gertatzen den atmosferan oinarrituta.

Ikastaroko azken saioan, maiatzaren 5ean, 6an eta 7an, hiru pedagogoak batera arituko dira lanean asteburu berean, eszenak elkartzeko. Asteburu horretan, prestakuntza Harrobia Eskenara – Ekoizpen Eszenikoaren Berrikuntza Zentrora, eramango da.

Lau asteburuko ikastaro osoak 250 euroko prezioa izango du. Interesatuta dauden pertsonek egin dezakete dagoeneko matrikula bilbaoeszena@bilbao.eus helbidean. Gehienez ere 15 pertsonak hartu ahal izango dute parte.

INFORMAZIOA:

BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao
T: 94 433 49 95
Mail: bilbaoeszena@bilbao.eus

BILBAOESZENAK ESZENOGRAFIARAKO ZEMENTUZKO MOLDEAK ETA OBJEKTUAK ERAIKITZEARI BURUZKO IKASTAROA JASOKO DU

Ikastaroa martxoaren 20an eta 21ean izango da, BilbaoEszenaren instalazioetan, goizeko 10:00etatik 13:00etara astelehenean eta 10:00etatik 12:00etara asteartean (Juan de Gardeazabal kalea, 3).

BILBAOESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera, antzerkiko eszenografiarako eta tresneriarako zementuzko moldeak eta objektuak eraikitzeari buruzko ikastaroa antolatu du. Prestakuntza BilbaoEszenaren instalazioetan izango da, martxoaren 20an eta 21ean, goizeko 10:00etatik 13:00etara astelehenean eta 10:00etatik 12:00etara asteartean. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Prestakuntza Maite Gastañagak eta Erika Lópezek emango dute, eta helburuen artean, zementuak eskaintzen dituen aukerak, zelan landu eta molde modura nolako objektuen eta superfizieen gainean erabil daitekeen ezagutzea daude. Arreta berezia eskainiko zaio, baita ere, zementuarekin lan egiteko moldea prestatzeko moduari, eta baita Eszenografiarako objektuak egin ahal izateko gehieneko eta gutxieneko neurriak zeintzuk diren jakiteari ere.

Tailerra, zuzeneko ikuskizunen alorreko profesionalei, eszenografiarekin, tresneriarekin, jantziekin eta karakterizazioarekin erlazionatutako pertsonei, eta baita Arte Ederretako, Arte Eszenikoen masterreko, antzerki eskoletako ikasleei dago zuzenduta, batez ere. Edukien artean, materialen portaera, gogortzeko behar den denbora, akaberak egiteko aukerak edo moldeak egiteko birziklatutako materialak erabiltzea landuko dira, besteak beste.

Prestakuntza jardueran 10 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena info@atae.org helbidearen bitartez eman daiteke dagoeneko. Prezioa 50 eurokoa izango da (35 euro ATAEko bazkideentzat eta 40 euro Bilbaoeszenako erabiltzaileentzat).

BILBAOESZENAREN, SORKUNTZA ESZENIKOARI LAGUNTZEKO “ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMAREN BEDERATZIGARREN EDIZIOA DEITU DU

BILBOKO UDALAK, BILBAOESZENAREN – BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAREN BITARTEZ, SORKUNTZA ESZENIKOARI LAGUNTZEKO “ARTISTAK EGOITZAN” PROGRAMAREN BEDERATZIGARREN EDIZIOA DEITU DU 

  • Deialdira aurkeztu nahi diren euskal konpainiek eta artistek 2017ko MARTXOAREN 12ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren proposamenak, eta BilbaoEszenak 3.000 euroko diru-laguntza eta laguntza artistikoa eta teknikoa jasoko duten lau egitasmoak aukeratuko ditu. Egoitzetako bat, euskaraz aurrera eraman beharreko egitasmo hoberenerako erreserbatuko da.  
  • “Artistak egoitzan” Bilboko Udaleko Kultura Sailaren programa berritzailea da, eta bere helburua hiriko arte eszenikoen alorrean ikerketa eta berrikuntza bultzatzea da, euren sorkuntza proiektua aurrera eraman ahal izateko beharrezkoak diren baliabide ekonomikoak, instalazioak, baliabide teknikoak eta laguntza artistikoa artisten edo ikerlarien esku jarriz. 

Bilbon, 2017ko otsailaren 1ean. Bilboko Udalak, BilbaoEszenaren, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren, bitartez, “Artistak Egoitzan” programaren 2017ko deialdia ireki du. Ekimen hori, duela zortzi urte, gure Hiribilduan arte eszenikoen alorrean ikerketa eta berrikuntza sustatzeko eta bultzatzeko xedez martxan jarritako ekimen berritzailea da. Deialdira aurkeztu nahi duten euskal konpainiek edo artistek 2017ko MARTXOAREN 12ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren sorkuntza proposamenak. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da www.bilbao.eus edo www.badbilbao.eus web orrietan aurkitu daitekeen deialdiaren inprimaki ofiziala betetzea. Ez da onartuko posta elektronikoz, ohiko postaz edo bertara hurbilduz aurkezten den proposamenik. BilbaoEszenak lau arte proiektu aukeratuko ditu. Horien helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izango da. Egoitzetako bat euskarazko proiektu onenarentzat izango da eta besteak Euskal Herriko konpainien eta artisten proiektuentzat. “Artistak Egoitzan” programaren helburu nagusia artistei eta artista taldeei laguntzea da, arlo eszenikoetan sorkuntza edo ikerketa prozesuak aurrera eramateko baliabideak eskainiz (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak edo laguntzakoak, etab.) eta batik bat, eszena berriekin zerikusia duten, interes zehatz bat sortu eta izaera anitza duten arloetan, ardatz nagusia antzerkia eta dantza izanik, diziplina tradizionalagoekin, kaleko antzerkiarekin edo zirkuarekin, adibidez, erlazionatutako proiektuak baztertu barik. Programa honetan, Bilboko Udalak, BilbaoEszenaren bidez, helburu bi lortu nahi ditu: batetik, arte eszenikoen esparruko arte sorkuntza sustatzea, eta, bestetik, garapen eta ikerketa-prozesuak bultzatzea, batez ere, dramaturgia berriak ardatz nagusia izanik. Halaber, hirugarren helburua ere aipatu behar da, sorkuntzako talentua aurkitzera eta erakartzera bideratutakoa, ekoizpen garapen prozesurako sarrera erraztuz. EUSKAL ARTISTAK 18 urtetik gorako Euskal Herriko artistek, bakarka edo taldean aurkez ditzakete deialdi honetarako proiektuak, arte eszeniko garaikidearen sorkuntza edo ikerketako lan prozesuetan BilbaoEszenarekin parte hartu nahi badute. Egoitza bakoitzak gehienez 25 eguneko iraupena izango du eta epealdi horretan modu trinkoan egingo da, aurkeztutako eta hautatutako proiektu artistikoan oinarrituta. Egoitzak BilbaoEszenaren lokaletan eta gure hiriko beste eszena gune batzuetan egingo dira, batez ere uztailean, abuztuan, irailean eta urrian. Proiektu bakoitzerako diru-kopurua 3.000 eurokoa izango da. Horrez gain, aukeratutakoek, euren sorkuntza prozesuak ikus-entzuleen edo sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukera izango dute, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdian, BAD-en, edo Udalak bultzatutako beste edozein ekimen eszenikotan.

BILBAOESZENAK JUSTI LARRINAGA ANTZEZLEAK EMANGO DUEN AHOTSA LANTZEKO IKASTARORAKO INSKRIPZIOA ZABALDU DU

BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, JUSTI LARRINAGA ANTZEZLEAK  EMANGO DUEN AHOTSA LANTZEKO IKASTARORAKO INSKRIPZIOA ZABALDU DU

  • Astearte guztietan izango da, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, otsailaren 28tik apirilaren 4ra, BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3).

Bilbon, 2017ko otsailaren 6an. BILBAOESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, Justi Larrinaga antzezleak emango duen ahotsa lantzeko ikastaroa antolatu du, euren lan jardueran, eszenakoan edo bestelakoetan, ahotsa erabili eta hobetu behar duten pertsonei zuzenduta. Prestakuntza astearte guztietan izango da, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara, otsailaren 28tik apirilaren 4ra, BilbaoEszenaren instalazioetan.

Ikastaroaren helburuen artean, partaideek fonazioan esku hartzen duten organoak identifikatzen eta modu egokian erabiltzen, arnasketa egokia izaten, ahotsean eragina duten jarrera-ohiturez jabetzen edo adierazpidezko alderdia lantzen ikasiko dute, horretarako emozioa eta gorputza erabiliz.

Horrela, tailerra lau atal nagusitan egituratuko da, gorputzaz jabetzearen, ahotsa erlaxatzeko eta askatzeko ariketen, testuarekin eta testuaren analisiarekin lan egitearen eta, azkenik, inprobisazioko eta adierazpidezko ariketen inguruan.

Prestakuntza, antzerkian batez ere, baina baita telebistako saioetan, ibilbide profesional luzea duen Justi Larrinaga antzezleak emango du. Aurretik ahotsa lantzeko ikastaroak, antzerki eta sorkuntza tailerrak, antzerki hastapeneko eta ikasleentzako antzerki, solfeo eta piano ikastaroak ere eman ditu.

Prestakuntza jardueran 25 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena 944334995 telefono zenbakira deituz edo BilbaoEszenaren bilbaoeszena@bilbao.eus helbide elektronikoaren bitartez eman ahal izango da otsailaren 22ra arte. Prezioa 60 eurokoa izango da (50 euro BilbaoEszenako, ADDEko, ATAEko, EABko eta Artekaleko bazkideentzat).

INFORMAZIOA:

BILBAOESZENA

Juan de Gardeazabal, 3 – lonja. 48004 Bilbao.

T: 944334995

Mail: bilbaoeszena@bilbao.eus

Copyright © 2017 BAD BILBAO

B.A.D Bilbao Antzerkia Dantza - Festival de Teatro actual y Danza Contemporánea de Bilbao
San Frantzisko Udaltegia - Mariaren Bihotza Plaza z/g - 48003 BILBAO